Nire Hezitzaile-profila
Hurrengo ikastaroak, HIK HASI Topaketetan (2012 Uztaila):
Heztea funtsezko eginkizuna da pertsonen eta gizarteen garapenerako, eta ez da aski eman beharreko materia menperatzea edo ikasgai jakin bat emateko pedagogia ona izatea. Ikasgaiak emate hutsetik haratago, konpetentziak, gaitasunak garatzen irakastea eskatzen dio, gainera, orain, curriculumak irakasleari. Ikasleari bere gaitasun pertsonalak garatzen eta izaten irakatsi behar dio hezitzaileak, bost konpetentzia ardatzen barruan. Eta horretan saiatzeko bide bakarra, lehenik eta behin bide hori norberak, hezitzaileak berak egitea da. Norbere gaitasunak ezagutzetik hasi behar du hezitzaileak, horiek garatu eta ikasleari bereak ezagutzen eta garatzen laguntzeko.

“Nire
hezitzaile-profila” formazio moduluak hezitzaile eginkizunean bizi
dituzten gaitasunak eta berezitasunak ezagutzen laguntzen die
hezitzaileei, horren ondorioz, beren bokazioa era kontzienteagoan
bizitzeko, pertsona modura lanean errealizatzeko, eta hezitzaile lana
hobeto egin ahal izateko.
Ikastaroak bi helburu ditu:
- Norberak bere hezitzaile-profila hobeto ezagutzea eta hezitzaile-izaera osatzen duten gaitasunez ohartzea.
- Norbere burua ulertu eta hezitzaile lana eta lan horretako zailtasunak hobeto bizitzen laguntzea.
Ikastaroaren
edukia edozein heziketa mailatako irakasle eta hezitzaileri, nahiz
orientazio psikopedagogikoan eta hezkuntzako jarduera ez arautuan
diharduten profesionalei zuzendua dago. Bere arlo profesionalaren
bizipena aztertu, lanbidean errealizatzeko aukera ematen dionari begira
jarri, eta aurrera egin nahi duen edozein hezitzailerentzat oso aproposa
da ikastaroa. Gaia eta bertan lantzen den edukia jorratzeaz gain, PRH
metodologia eta psikopedagogia ezagutzen ez duenarentzat lehen
hurbilpena egiteko aukera eskaintzen du moduluak.
Ikastaroan
erabiliko den metodologiari dagokionez, Personalidad y Relaciones
Humanas-PRH nazioarteko Formazio Eskolaren metodologia aktiboa lantzen
da, pertsona bakoitzak bere esperientzia pertsonala aztertzeko idatzizko
ariketa txikiak egiten dira, gure metodologiaren oinarri den
auto-deskubrimendua bultzatu eta horrela norberak bere burua ezagutu,
ulertu eta bere nortasuna garatzen laguntzeko.
Norbere
obserbazioa libreki taldean hitz egiteko aukera eskaintzen da eta
irakasleak PRH psikopedagogiaren ikerketaren fruitu den pertsonari eta
haren garapen prozesuari buruzko azalpen-sistema koherente bat azaltzen
du. Eta hori guztia talde-giro atsegin, baikor, errespetuzko eta
aberasgarrian.
Informazio gehiago: www.prh-iberica.com
Informazio gehiago: www.prh-iberica.com