Aktibatzen ...
Aspaldiko soziolinguistika domestikoak euskaldunak aktibatzeko deia egiten zuen. Handik urtebetera-edo aktibazio modu batzuk gehitu nizkion hari. Eta gero aktiboa izan nahi? galdera egin.
Gaurkoan ere aktibazio modu berri batzuk aipatu nahi ditut:
- Gureaz blai irratsaioa:
Info7 irratian Emunek egiten duen saioa da, euskaldunak aktibo
bihurtzeko saioa. Momentuz 5 irratsaio egin dituzte eta itxura oso ona
du.
- Euskaraz ostia webgunea: azaroan interpelazio kanpaina erraldoia jarri dute martxan. 230 eragileri galdegingo diote euren webgunea euskaraz jar dezaten.
- Telp tailerren bloga abian jarri da.
Besterik ezagutzen al duzue?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: