Originala Argia aldizkarian argitaratu egin zen. Helmuga: Lutxi borda, Donazaharre (Nafarroa Beherea). Bidaiariak: Nafarroa Behereko eskualde guztietako 36 euskaldun (kontzientziatu). Bidaiaren helburua: egunerokoan gure hizkuntzarekin erosoago eta gaituago ibiltzea, beste hitz batean esanda, ahaldunduago aritzea. Gidariak: Emuneko aholkulari diren Larraitz Madinabeitia eta Ainhoa Lasa. Bidaiaren izena: Telp tailerrak.   Egunerokoan euskara gehiago erabiltzeko eta euskaraz ari direnean erosoago sentitzeko bideak landu zituzten Lutxi bordan elkartu ziren baxenabartarrek. Azken Korr...


10 janari denda

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-04-29 08:17

Orain dela urte batzuetatik, telpatze sistematikoa darabilt ezagutzen ez ditudan dendetan. Hori dela eta, Bilboko Alde Zaharreko 10 janari denda euskaldun ekarri nahi ditut hona. Egunon.info webgunean beste hainbeste daude. Eta orain Garitano herrikidearen jarrera goraipatu behar denez, ba horixe, joan zuok ere euskaraz lasai arraio hauengana (oholtzatik jaitsi barik):   1. Urdaitegi: Askao kalean dago denda. Urdaitegi txikia da, baina gutiziaz bete-betea (gazta, urdaiazpikoa eta abar). Errotulu guztiak euskaraz gutxienez badaude, dendarien artean euskaraz ari dira. Benetako oasia Bilb...


Orain dela aste batzuk, Karmelo Ayesta etorri zen Emunera, besapean Goza daiteke gehiago liburua zekarrela. Liburuaren ale bat neure eskuetara jauzi eta irakurtzen hasi nintzen. Karmeloren beraren bidaia kontatzen du liburuak: euskaraz bizitzera egindako bidaia, hain zuzen ere. Motibazioaz dihardu, aurreiritziez, bidean topatutako oztopoez, baina dena baikor. Hobetze bide horretan garrantzitsuena baita baikor jokatzea. Auto-laguntza liburu baten traza hartu diot batzuetan, coaching eta horien “modaren” tankerakoa. Erraietatik idatzitako liburua da, Karmelorena dena. Hala ere, o...


Euskalkiduna harro?

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-01-14 08:24

Honakoa zioen Igone Zabalak aurrekoan 31 eskutik blog ezinbestekoan:Beldur naiz euskalkiduna izatearen harrotasuna komunikazioa solaskidearen profil soziolinguistikoari egokitzeko beharraren aurretik jartzeak ez ote dakarren euskalkirik gabeko hiztunen gutxiespena eta bazterketa. Horren seinale ote da zenbait ikaslek erakutsi didaten autoestimu linguistiko ezin baxuagoa. Izan ere, behin baino gehiagotan gertatu zait klasekideen aurrean ahozko aurkezpena egiteko orduan ikasleren batek Gasteizekoa dela aitortzea eta bere euskaragatik barkamena eskatzea.Gogoratzen dut orain dela urte ba...


Aktibatzen ...

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-11-05 08:40

Aspaldiko soziolinguistika domestikoak euskaldunak aktibatzeko deia egiten zuen. Handik urtebetera-edo aktibazio modu batzuk gehitu nizkion hari. Eta gero aktiboa izan nahi? galdera egin.Gaurkoan ere aktibazio modu berri batzuk aipatu nahi ditut:- Gureaz blai irratsaioa: Info7 irratian Emunek egiten duen saioa da, euskaldunak aktibo bihurtzeko saioa. Momentuz 5 irratsaio egin dituzte eta itxura oso ona du.- Euskaraz ostia webgunea: azaroan interpelazio kanpaina erraldoia jarri dute martxan. 230 eragileri galdegingo diote euren webgunea euskaraz jar dezaten.- Telp tailerren bloga abian ja...


Katalanak armairutik ateratzeko deia egiten duen liburuak bigarren edizioa badu orain dela gutxitik. Zinez merezi duen liburua da, nahiz eta blogean sekula aipatu ez. Baina lasai, Euskal Herrian askotan aipatu izan da delako liburu hori:- IƱaki Arrutiren iruzkina: Coming out- Rober Gutierrezen iruzkina- Allartean blogean- Aisia blogeanEta, gainera, hobe da batzuetan egileek eurek zer esaten duten entzutea eta irakurtzea, ezer gomendatzen hasi aurretik: Ferran Suay eta Gemma Sangines, biak ala biak euskaraz.


Azken iruzkinak