Euskaraz eroso bizi nahi dut
Estitxu Eizagirrek artikulu gogoangarria idatzi zuen pasa den astean: Euskara askatasun bat da. Hortik lerro hauek nabarmendu nahi nituzke:
Barkatu, ez dut euskal herritar denak konbentzitu eta denei irtenbidea emango dien diskurtso, erantzun edo planik. Erakunde eta jende inportantea arduratzen da horretaz, eta mila esker, oso beharrezkoa da lan hori. Baina faltan nabari dut euskaraz aske sentitzen direnak plan, diskurtso eta kanpainen zentroan jartzea, ia beti. Eta mesedez, ez daramaguna baino karga eta lan gehiago jartzeko.
Eta horrek Irten hizkuntzaren armairutik liburura eraman nau artez. Estitxuren berbetan, euskaldun askeengan pentsatutako liburua baita (nik nahiago, euskaldun aktiboak, baina tira). Eta, agian, Estitxuren argudioak aintzat hartuta, euskaraz bizi nahi dut lelo indartsutik euskaraz eroso bizi nahi dut lelo are indartsuagora jo beharko genuke. Agian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: