Euskalkiduna harro?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-01-14 08:24
1

Honakoa zioen Igone Zabalak aurrekoan 31 eskutik blog ezinbestekoan:

Beldur naiz euskalkiduna izatearen harrotasuna komunikazioa solaskidearen profil soziolinguistikoari egokitzeko beharraren aurretik jartzeak ez ote dakarren euskalkirik gabeko hiztunen gutxiespena eta bazterketa. Horren seinale ote da zenbait ikaslek erakutsi didaten autoestimu linguistiko ezin baxuagoa. Izan ere, behin baino gehiagotan gertatu zait klasekideen aurrean ahozko aurkezpena egiteko orduan ikasleren batek Gasteizekoa dela aitortzea eta bere euskaragatik barkamena eskatzea.

Gogoratzen dut orain dela urte batzuk, euskara ikasten ari ziren kide batzuk gonbidatu genituela TELP ikastaro batera. Eta haietako batek esan zuen: ez nuen uste euskaldun zaharrek horrenbeste konplexu zutenik. Zer euskaldun dago konplexurik gabe?

JJ

JJ 2013-01-14 13:42 #1

Jon-Gotxon (Euskadi Gazteakoa) da konplexurik ez duen euskaldun bakarrenetakoa. Euskaldun berri izateko bidean gainera, aizu!<br />Txantxak aparte, euskaldun konplexubako gutxi dago. Eta Bizkaian euskaldunzahar konplexudunen marka guztiak hausten ditugu seguruenik. Kolonizazioaren ajeei, Batua eta Bizkaiera gaizki, gutxi eta berandu&nbsp;uztartu izana gehitu behar zaio eta.&nbsp;


Utzi iruzkina: