Zer egin umeak erdaraz erantzuten badu?
Soziolinguistika domestikoaren esparrura lerratu nintzenetik, behin baino gehiagotan galdetu didate hauxe: zer egiten dut nire alabak (edo semeak) erdaraz erantzuten badit? Erantzun magikoa nahi dute guztiek (Unbeko ama birjina bezala, ez da esistitzen). Hala ere, honen moduko erantzun batzuk praktikatu daitezke (umearen adinak eragina izan dezake batean zein bestean):
1. Gogorarazi euskaraz egiteko.
2. Umeak esaten duena errepikatu, baina kasu honetan erdaraz barik, euskaraz.
3. Umearen erantzuna baztertu euskaraz egin arte. Baina, kontuz, sekula ez inposizio modura, jolas modura baizik.
4. “Zer esan duzu?” moduko esaldiak erabili. Hau tentuz erabili behar da. Delikatua izan daiteke eta umea frustratu. Berak badaki guk ere erdaraz dakigula. Koherenteak izan behar dugu: guk egiten ez duguna ezin diegu eurei eskatu.
Iruzkinak
Joxean Amundarain 2014-06-12 15:10 #1

Soziolinguistika domestikoaz haratago, oso material interesgarria argitaratu zuen Ttakunek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin:

- Begiraleek asko egin dezakete: http://www.ttakun.com/Zerbitzuak/HAED_PDFak/BAED2007_liburua.pdf

- Hezitzaileek asko egin dezakete: http://www.ttakun.com/Zerbitzuak/HAED_PDFak/HAED2007_liburua.pdf

aldekone 2014-06-13 15:58 #2

Aholku onak benetan. Andereñoa naiz eta askotan holako egoeren aurrean ez dakigu zuzen jokatzen edo gehienetan erabiltzen dogun formula azkenekoa da, modu honetako esaldiak erabiltzen ditugu: zer esan dozu? euskaraz esan edo euskaraz ez dakizu hori esaten?

Nire ustez eta praktikak holan irakatsi dit bide zuzenena edo eraginkorrena berak emandako bigarren formula dala, hau da, umeak esan dauena euskaraz esan eta aurrera bolie!!!

Ezin dugu erantzun euskaldun bat inposatu, hots, euskaraz erantzun edo hitz egin arte umeari kasurik ez egitea. Nire ustez holan ez doguz euskararen aldeko jarrera positiboak bermatzen, kontrara esango nuke nik.

Aholku hauek onak eta interesgarriak dira danontzako, guraso zein irakasleontzako.

Mila esker!!!

Utzi iruzkina: