Soziolinguistika pedestrea
Soziolinguistikan batzuek heldu nahi dute gailurrera mendi magaletik pasatu barik. (Esaldia ez da nirea, Joshua Fishman handiarena baizik). Horietako gehienek fede itsua dute administrazioan, legeetan eta goi mailako funtzioetan. Ez naiz ni izango horiek guztiek duten garrantzia zalantzan jarriko duena, baina …
Hizkuntza gutxituen borrokan egunez egunekoak du ezinbesteko garrantzia. Galizian ezagutu dudan lagun batek (aupa Bernardo!) esaten du berak sociolingüística pedestrea egiten duela, goi mailako funtzioez arduratzen den soziolinguistikari kontrajarriz edo. Nik ere egin nahiko nuke soziolinguistika pedestrea! Aspaldi egindako soziolinguistika domestikoa ildo horretakoa da, ezta?
Iruzkinak
Itzain 2012-08-01 11:30 #1
Bai jauna. Guztiz ados. Areago ikusirik Administrazio nagusien eta goi mailetan dabiltzanen jarrera.<br />Oinez-oinez!
Utzi iruzkina: