Aipu batzuk

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-01-27 12:17

eta nik ez dakit zer esan ...

Argi dago udalerri euskaldunetan euskaldunak %72 diren bitartean, udalerri horietan bertan gaztelaniaz hitz egiteko gai direnak dezente gehiago izango direla, %90 baino gehiago inolako zalantzarik gabe.

Iñaki Iurrebaso


Gero eta konbentzitua nago hizkuntza batez jabetzea ez dela prozesu intelektual bat. Gero eta garbiago daukat inguru bat behar duzula non eta hizkuntza hori behin eta berriro entzungo duzun.

Fermin Etxegoien

 

Jendarte bateko pertsonen multzo handi batek ez du bere bizitzan zehar hizkuntza bat uzten beste bat bereganatzeko.

Ralph Fasold

 

Euskara hizkuntza bisexuala da.

Anari

Hizkuntza komunala da, ezin agortuzkoa eta dohainikakoa, beste gauza guztiak, aldiz, pribatuak, ahitzeko modukoak eta garestiak direnean.

Joseba Sarrionandia


Utzi iruzkina: