Aipamenak aipamen
aipu aipatuak hauek
Genero-ikuspegia txertatzeak ez dakar berez askapenik, emantzipaziorik. Berariaz hizkuntza kudeatzeak ere ez dakar, berez, emantzipaziorik.
Txerra Rodriguez
Euskal komunitateak, alderdien arteko zeingehiagoken menean egon gabe, subjektu gisa antolatu behar du bere burua, ezinikusi ideologiko eta oztopo politikoen gainetik, batez ere euskaraz eguneroko bizimodua egitea posible izan dadin.
Joseba Sarrionandia
Euskararen gutasun guztiak baliotzea nahitaezkoa dugu, euskaldun izateko modu anitzak euskal komunitatearen alde jarriz. Egiteko horretan, aproposa litzateke euskaldun zahar-euskaldun berri etiketak gure mintzotik alboratzea, “denak gara euskaldun” aldarripean euskaldun etiketa errebindikatuz.
Jone Goirigolzarri
Ingurune eta jatorri erdalduneko hiztunen hizkera eta ahalegina prestigiatu egin behar dira. Ezin da “euskañola” beti eta nonahi negatibotzat jo.
Kike Amonarriz
Aurreiritziak dira kutsatutako pentsamenduak, egoera kaskarrean dauden pentsamenduak.
Manuel N. Singala
Iruzkinak
Utzi iruzkina: