Aiputegia (ii)
Lorea Agirre:
Gaur egun euskaldun izatea ez da berezkotasunez ematen, eraikuntza kontziente bat da, aukera kontziente bat, besteak beste eten zulo eta errebueltaz jositako ginkana baten antza duelako euskaraz bizitzeak.
Lionel Joly:
Euskararen erabileraren giltza arrazoian baino, emozioen eta sentipenetan legoke.
Maite Quintanilla:
Euskararen erabileran pausoak emateko bi bide ditugula uste dut (elkarren alboan egin daitezkeenak). Bata, gazte ororen kontzientziak euskararen alde aktibatzea eta bestea, poliki-poliki erreferente eta bizipenen bitartez euskara hegemoniko bilakatzea gunez gune.
Eduardo Apodaka:
Hizkuntza-praktika aldatzea ez da soilik kode bat aldatzea, jokaera aldatzea eta horrekin batera kasu askotan “pertsonaren disposizioak” aldatzea.
Josu Amezaga:
Noraino har dezakegu absolututzat lurralde fisikoari lotutako zonalde euskaldunen eta zonalde erdaldunen arteko bereizketa?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: