Aiputegia (i)
Hilean behin aipuak ekarriko ditut blogera. Gaurkoan lehen alea:
Julen Arexolaleiba:
Elebakarrak amaitzen zaizkionean hizkuntza bati, derrigortasuna amaitu zaio.
Lorea Agirre:
Euskara hemen galdu edo irabaziko da. Munduan euskara galduko da hemen, edo irabaziko da hemen. Gaztelania hemendik desagertuz gero, munduan ez da galduko. Euskara desagertuz gero, bai.
Paula Kasares:
Hiztun baten adinkideek aunitzez ere eragin sendoagoa dute bere hizkeran eta portaeratan gurasoek baino.
Koldo Telleria:
Hizkuntza bakoitzak bizitzeko modelo, kontsumorako modelo eta, azkenik, lurraldea ulertzeko ikuspuntu propioa du eta baita bere baitako gizarte antolaketa propioa ere.
Asisko Urmeneta:
Ez balute kantatuko ahots ederreko txoriek baizik, oihana isilpean legoke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: