Soziolinguistika ala hizkuntza soziologia?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-18 10:27
1 2

Aurrekoan soziolinguistika egin izeneko post-a argitaratu nuen. Joxean Amondarainek iruzkinetan aipatu zuen Mikel Zalbide jo ta su zebilela hizkuntza soziologiarekin …Erantzun labur bat eman nion, baina uste dut merezi duela erantzun luzeagoa.

Ez da gai hau berria. Orain dela 9 urte pasatxo abiatu nuen blog hau eta lehen post-a ere horri buruzkoa izan zen. Bertan esan nituenak eta gaur uste ditudanak oso antzekoak dira funtsean. Hala ere, ia hamarkada pasa da eta gauza batzuk aldatu egin dira (neure baitan behinik behin).

Hizkuntza soziologia hobesten nuen garai hartan. Gaur ere hori hobesten dut … Baina ….

Batetik, soziolinguistikak jarraitzen du izaten nagusi gurean. Klusterretik hasita eta azken komunikabideraino. Eta, bestetik, diziplinak berak izan duen bilakaera gero eta diziplinartekoago bihurtu du: soziologia ez ezik, psikologia, antropologia, genero-ikasketak, ekonomia, zuzenbidea, etnografia, zientzia politikoak, … aintzat hartzen dira, gero eta gehiago.

Hortaz, zalantzak nagusi dira, nahiz eta barnean soziologiaren alde egiten dudan (soziolinguistika askoz gehiago erabili arren).

Iñaki

Iñaki 2016-02-18 11:03 #1

Ez, hizkuntzaren soziologia egiten da Euskal Herrian. Soziolinguistika gutxi.

Joxean Amundarain

Joxean Amundarain 2016-02-18 11:34 #2

Ba nik kontrakoa uste dut. Formazioz hizkuntzalaria izan arren, iruditzen zait Eukal Herrian soziolinguistika asko (konparazioz gehiegi) ari garela egiten eta hizkuntza soziologia gutxi. Oker ez banago iritzi bera zuen Katauniari buruz Josep M. Aymà-Aubeyzonek Hizkuntz normalizazioari buruz esaten ez dena  izeneko liburu hartan

Utzi iruzkina: