Emakumeen esprinta XXI. mendean

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-22 08:48
2

Saioa Lizarralde lankideak Hizneteko sakontze egitasmoa feminismoa eta euskalgintzaren inguruan egin du. Lorea Agirreren berba batzuk jasotzen ditu:

 

“Gune euskaldunetan prestigioa du euskarak, eta euskara transmititzen du amak. Emakumeak prestigioa lortzeko hizkuntza behar du. Duela 30 bat urte gazteleraz egiten zuten, ama prestigioduna izateko kalean, nahiko desprestigiatuta zeuden eta. Gizonak prestigioa badu, eta berdin du zer hizkuntzatan aritzen den. Hori bai, toki euskaldunetan leialago dira neska gazteak. Izan ere, neskak arauak betetzeko hezten dira, eta euskara erabiltzen dute”.

 

Eta nik idatzitako esprinta ala maratoia post-arekin gogoratu naiz.


Utzi iruzkina: