kronika: SUKALDARITZA IKASTAROA-BORDATXOn
Sukalde-kontuen zale izan ez arren, animatu nintzen Bordatxoko Gorka “sukaldari mundiala”rekin ikastaroa egitera.
Bete-betean asmatu nuela argi dago, zalantzarik gabe. Orain beste modu batean aritzen naiz bazkariak prestatzeko orduan; lehen astuna eta gogo gutxirekin egiten nuena, ”derrigortua”, orain gustura eta arin-arin egin daitekeen lana bihurtu da.
Onena? den-dena goxo-goxo ateratzen dela, sineztezina!
Nabari da etekina atera diolgula ikastaroari. Gainera, giro lasai eta jatorrean, Gorkak prestatutakoarekin tripa bete dugu zapore goxo eta berriekin.
Inongo errezetarik eman gabe, sukaldean aritzeko eta gozatzeko, hozkailuari etekin handia ateratzen erakutsi digu. “Ez bota zaramara ezer”, janari merkeekin aurkezteko eta prestatzeko modu berriak erabiliz, munduko “chef” onena izan gaitezke-eta.
Saltsen eta kondimetuen mundua errezago bihurtu digu: gatz-motak, olioak, zapore-indartzaileak....
Aurrez prestaturiko jakiekin, berriz, mahaian eseriko direnei 5 minututan oso erakargarri eta benetan goxo dauden platerak prestatzeko aholku interesgarriak eman dizkigu gure Gorkak.
Oso gustura geratu gara, eta horren adierazgarri da azaroan berriz egiteko geratu garela denok (Gabonetako jatekoa beste modu batean prestatzen lagunduko digu, dudarik gabe!).
Berbaizuk antolatutako
ekintza hau arrakastatsua izan da, argi dago. Gorkarekin 2. aldia izan da hau,
eta lotuta dugu hirugarren bat ere. 4.,5. eta beste batzuk izango direla ziurta
daiteke, oso interesgarria, erabilgarria eta gustu handiz egindako ekitaldia izan baita.
Iruzkinak
jon 2011-06-08 12:14 #1
Ze ona!! Ia askotan errepikatzen den!<br />
Utzi iruzkina: