Ipar eski ikastaroa

Otsailaren 24tik 26rako asteburuan Erronkariko ibaxean egingo dugu Ipar eski ikastaroa. Ostiralarekin irtengo gara Deustutik eta igande arratsez buelta egingo dugu. 8 orduko ikastaroa izango da, eta hiru mailetan antolatuko da ikastaroa: hastapenak, hobekuntza eta trebakuntza. Beraz, aitzakiarik ez gurekin ez etortzeko. Guzti guztia 90 euroren truke (bazkariak eta ostiraleko afaria salbu).

Lizardi Mintza Elkartearekin batera antolatu dugu honako irteera, Deustuko Menditarrak taldearen laguntzaz. Giro aparta ziurtatuta dago! Badakizu, animatu eta zuk ere izena eman.

Berbaizu Euskara Elkartearen lokalean: Ramon y Cajal 42, Deustua. berbaizu@euskalnet.net edo bulegoa@berbaizu.org helbideetan,baita honako telefonoan: 94-4471042.      


Utzi iruzkina: