Zure irudimena krisian badago, liburu bat erosteko ilararik ez baduzu nahi, edo irakurtzeko luzeegia ez eta ikusteko asko duen liburu erraza oparitzeko gogoa izanez gero, hemen duzu pagotxa: "Deustuko argazkiak. Bigarren liburua: Herria". Txema Luzuriagak urteetan landutako bere artxibotik argazkirik esanguratsuenak bildu ditu bigarren argitalpen honetan, hain zuzen ere, 1.926tik 2.000. urtera bitarteko irudiak. Lehenengo liburua ahitu egin zen argitaratu eta lasterrera, beraz deustuar guztion apaletan ezinbestekoa den bigarren hau nahi ...
Igande hontan Deustualdeko berbalagunek Getxoko eta Santutxuko kideekin batera plana antolatu dugu, nora eta azken garaitan hautsak harrotu dituen Iruña - Veleiako aztarnategira. Goizetik irten (9:30ak inguruan) eta hiri erromatar-euskalduna (ala egipziar-erromatar-euskalduna esan beharko genuke? ala erromatar-kristau-euskalduna? ala euskalduna besterik gabe? hau eromena!) bisitatu ondoren Gasteizera abiatuko gara bertan bazkaltzera. Arratsaldez, berriz, hiri arabarreko (ala arabar-euskaldun-kolonbiarra?, ala euskaldun-gaztelar-tamanzigha? ala nafarra besterik gabe? uf!) kate...
Iragarri bezala, Berbalagun egitasmoa martxan jarri dugu Deustualdean, eta esan beharra dago erritmo politarekin egin dituela lehen urratsak. Aurkezpen ekitaldira 20 lagun pasatxo hurbildu ginen eta egitasmoaren gorabeherak azaldu eta izen emateen ondoren, luntxa izan genuen Matxintxu euskaltegian. Aurretik bazen izena emanda zegoen jendea, orotara 30 euskaldungai inguru ditugularik parte hartzeko prest. Gerora, ordutegiak, zaletasunak eta gustuak nahastu eta atontzeko ordua heldu zaigu. Horrela eratu, eratu dira jadanik 4 berbalagun talde, eta aurreko astekoa izan ...
Azaroaren 29an EHUren Kultur Zikloen baitan eta Berbaizu Euskara Elkartearekin elkarlanean: TXUMA MURUGARREN ETA YOUNG TALENT SHOW arratsaldeko 19:30tan. sarrera librea. sarrikoko fakultateko aretoan.
"Azaro, liburu aro" jardunaldien baitan, solasaldi interesgarria dugu ostegunean arratseko 20:00etan Deustuko Bidarte Udaltegian. Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña, Berriako literatura kritikari gazte eta zorrotzak izango dira "Zerk egiten du interesgarri liburu bat?" galderaren inguruan jardungo dutenak. Hurbildu eta solastu liburu aroan.
Ostiralez arratsaldeko 20:00etan Berbalagun egitasmoaren aurkezpena izango dugu Matxintxu euskaltegian, sorpresa, askari eta guzti. Jada izena eman dutenentzako, oraindik izena emateko dutenentzako, berbaizukideentzako, berbalapikoentzako, hiztunentzako, ixilentzako, aek-kideentzako, euskaltzaleentzako, ikasleentzako, jubilatuentzako... zu ere Berbalagun!
Jardunaldi interesgarriak gure elkartearen eta Asapalaren eskutik. Hauen berri irakurlearen blog berri hontan ere izango dugu. Hurbildu lasai gurera!
Eskualdeko beste hainbat elkartek bezala (Asapalak Santutxun, Berbotsek Erandion, Bizarra Lepoanek Getxon), guk ere Berbalaguna martxan jarriko dugu Deustuan AEK-ko Matxintu eta Larrako euskaltegiekin batera. Egitasmo honen bidez, euskaldun gaiak edo euskara erdoildu xamar duten hiztunak euskaldun osoekin batera elkartuko ditugu taldetxoak osatuz. Behin taldea sortuta, astean behin bildu eta euskaraz aritzea da egitasmoaren funtsa. Gero, zaletasun, gustu eta gogoen arabera zerbitzuak, jarduerak eta irteerak ere antolatzen dira aisian euskaraz mintzatzeko aitzakiak eskainiz, guzti hori ...
EHUko Kultur Zikloen baitan eta Berbaizurekin elkarlanean Azaroaren 8an Pikor Teatrok "Zapaldu Marra" umorezko antzezlana eskainiko du Sarrikoko Areto Nagusian. Bi emanaldi ezberdin egongo dira egunean zehar. Bata, eguerdiko 12:00etan, ikasle gazte eta gaztetxoek hurbiltzeko aukera izan dezaten eta bestea arratseko 19:30etan guztioi zuzendua. Hona zer dioten Pikor Teatroko kideek euren antzezlanaren ...
Ikasturtea kantuz hasi dugunez, ikastaroa antolatu dugu kantuan aritu nahi duenak poliki eta presarik gabe has dezan bere bidea. Horretarako zer hoberik Itxaso Arrietak bideratutako 4 saioko ikastaroa baino. Azaroko astearteetan 19:30etatik iluntzeko 21:00etara Deustuko Ikastolan izango da hitzordua. Izena emateko azken eguna azaroaren 3a izango da eta prezio orokorra 12 eurotakoa izango da, 8koa bazkideentzat eta 6koa gazteentzat. Zu, gazte kantari eta kantuzale, ez duzu aukera hoberik izango! Ez da zertan Kantuzaleen Txokoko kide izan behar ikastaroan parte hartzeko, beraz,&nb...
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.