Olentzerok Deustuarroi ekarritako oparia

2

Zure irudimena krisian badago, liburu bat erosteko ilararik ez baduzu nahi, edo irakurtzeko luzeegia ez eta ikusteko asko duen liburu erraza oparitzeko gogoa izanez gero, hemen duzu pagotxa: "Deustuko argazkiak. Bigarren liburua: Herria". Txema Luzuriagak urteetan landutako bere artxibotik argazkirik esanguratsuenak bildu ditu bigarren argitalpen honetan, hain zuzen ere, 1.926tik 2.000. urtera bitarteko irudiak. Lehenengo liburua ahitu egin zen argitaratu eta lasterrera, beraz deustuar guztion apaletan ezinbestekoa den bigarren hau nahi baduzu, segi kioskora, liburudendara edo gure lokalera! Aurrekoa ez bezala, honakoa euskara hutsez argitaratu du Txema Luzuriagak Berbaizu Euskara Elkartearekin elkarlanean. Zoriona lagun, datorren urtean Deustuari buruz inoiz salduena izan den liburua euskara hutsez idatzitakoa izan dela esan ahal izango dugu!

                           

MAITE

MAITE 2006-12-26 15:57 #1

<p>ZORIONAK EGITEN DUZUEN LAN GUZTIARENGATIK.</p>

<p>SEGI AURRERA!</p>

IKER

IKER 2007-01-08 13:05 #2

<p>LIBURUA PRIMERAN DAGO! EROSI EDO IKUSTEKOGOMENDIOA LUZATZEN DIZUET</p>


Utzi iruzkina: