Berbalaguna abian da

2

Eskualdeko beste hainbat elkartek bezala (Asapalak Santutxun, Berbotsek Erandion, Bizarra Lepoanek Getxon), guk ere Berbalaguna martxan jarriko dugu Deustuan AEK-ko Matxintu eta Larrako euskaltegiekin batera. Egitasmo honen bidez, euskaldun gaiak edo euskara erdoildu xamar duten hiztunak euskaldun osoekin batera elkartuko ditugu taldetxoak osatuz. Behin taldea sortuta, astean behin bildu eta euskaraz aritzea da egitasmoaren funtsa. Gero, zaletasun, gustu eta gogoen arabera zerbitzuak, jarduerak eta irteerak ere antolatzen dira aisian euskaraz mintzatzeko aitzakiak eskainiz, guzti hori dinamizatzaile baten laguntzaz.

Izan euskaldun oso (ikasi, jaio, berri, zahar edo birsortu), izan euskaldun gai, gaurdanik animatzen zaituztegu taldeetan parte hartzera. Izan zaitez berbalaguna!

Aurkezpena hilaren 17an!

Asapala

Asapala 2006-11-03 20:36 #1

Bai, badakigu.

Asapala

Asapala 2006-11-05 22:56 #2

Hemen gaude gu eta geure berbalaguna. Behar duzuenerako.

Utzi iruzkina: