ZAPALDU MARRA
EHUko Kultur Zikloen baitan eta Berbaizurekin elkarlanean Azaroaren 8an Pikor Teatrok "Zapaldu Marra" umorezko antzezlana eskainiko du Sarrikoko Areto Nagusian. Bi emanaldi ezberdin egongo dira egunean zehar. Bata, eguerdiko 12:00etan, ikasle gazte eta gaztetxoek hurbiltzeko aukera izan dezaten eta bestea arratseko 19:30etan guztioi zuzendua. |
Hona zer dioten Pikor Teatroko kideek euren antzezlanaren inguruan: "Zapaldu marra proposamen dibertigarri eta freskoa da, norberaren ardura eta zentzu kritikoa drogamenpekotasunaren prebentziorako politika eraginkor baterantz bideratzea helburu duena. Debatea mahai gainean dago."
Badakizu, Deustualdean azaroaren 8an.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: