Berbaizuren Kantugintza Ikastaroko urteroko deialdiari jarraituz, ostiral honetan, abenduak 21, Tomas Deuna aitzaki, kantu poteoa egingo dugu Bilboko alde zaharreko kaleetan barrena. Iluntzeko 20:00etan elkartuko gara Café Bilbaon kale eta tabernetako giroa alaitzeko asmoz. &...
Lizardi mintza taldearen ereduari jarraituz, internet bidez izena emateko aukera ere egongo da. Diru sarrera honako kontuan egin beharko da abenduaren 21a baino lehen: 2095-0063-40-910285882-4.
Azken urteetakoari jarraituz (gero eta hobeto eta gero eta indar handiagoz), Deustualdeko Euskararen Unibertsoan parte hartzen duten ikastetxeetako umeak kalera atera ziren abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzeko asmoz. Eguraldi txarrak ez zituen gaztetxoak inondik inora baretu eta han ibili ziren kantuan eta dantzan bai Levante Plazan zein Botika Zaharrean. Levanteko ekitaldiak 4 eskola ezberdinetako ume eta gazteak bildu zituen: Ibarrekolandako eta San Inazioko Institutuetakoak, Intxixu Ikastolakoak eta San Inazioko Eskolakoak. Bertan, a...
Deustuko Euskararen Unibertsoak (Berbaizuren dinamizazioarekin bertako eskola, ikastola, institutu eta ikastetxe ia guztiak biltzen dituena) Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko du, nola eta ikasleak kalean elkartuz. Ekitaldiak bi tokitan burutuko dira: Botika Zaharrean -11:00etan Ikastetxe ezberdinek (La Salle Ikastetxea, Botikazar BHI eta Deustuko Ikastola) euskararen aldeko manifestuak irakurriko dituzte. -11:15etan Triki eta musika saioak. -11:30etan Bertsoak. -11:45etan Gaztetxo guztiek elkarrekin abesti batzuk kantatuko dituzte. Levante Plazan -10:45etan ...
Busti busti ginen, baina Pagasarri bezalako parajean goiz lainotsu, zaratatsu eta heze bat igarotzea ez da batere plan txarra. Horrez gain, 30 ume deustuar euskaraz dexenteko naturaltasunez mendian gora protestaka edo kantuan entzuten badituzu, planak oraindik hobera egiten du. Halakoxea goiza, igo, oihu artean hamaiketakoa jan, gorago igo, ordubatetakoa berriz jan, busti eta aldapan behera egin. Errepikatzeko modukoa.
Txantxiku Aisialdi Taldeak irteera antolatu du igande honetarako. Goizeko 9,30etan Donepetri (San Pedro) Plazatik abiatu eta arratsalderako buelta egitea da asmoa. Tontorreko ostatuan salda bero-beroa hartu eta gero, noski. Izena emateko hemen sakatu eta bete zuen datuak. Txantxiku arraunean aurtengo udalekuetan.
Aurreko ostiralean Deustualdeko Berbalaguna egitasmoak jendaurreko lehenengo pausua eman zuen. Sortu diren 9 taldeak hasiak ziren euren asteroko hitzorduari heltzen, eta denak elkartu eta giro onean ikasturteari hasiera ematea besterik ez zen falta. Horretarako Edorta Lopez, AEK-ko Mintzapraktika egitasmoetako arduradunak sarrera teoriko-praktiko argigarria egin zuen, ondoren Arrate Arbaiza Deustualdeko Berbalagunaren koordinatzaileak gurean kokatu eta zehaztu zuena. Hitza erabiltzearen inguruan ari garenez azken finean, berbalagunetak...
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.