Aurtengo jaien hasierako argazki batzuk hemen sakatuta ikusgai.
ARAZO TEKNIKOAK DIRELA ETA, ezin izan dugu MP3 artxiboak Blogean igo. Bihar, hilaren 17an, arratsaldeko 18:30etan Berbaizu-Müllerrenean egongo gara, artxiboak zuen MP3 irakurgailuetan sartzeko. Etorri behar dituzuen gauzekin, eta pasatuko dizuegu artxiboa. Potoloa da, 50 MB ingurukoa, beraz, lekua duzun begiratu etorri aurretik.
MP3 ESPERIENTZIA1. Ongi etorri Deustuko MP3ren lehenengo esperientziara.2. Perfomance bat da. Egun horretan eraman zure mp3, diska, mobila edo musikatresna instrukzioak entzun ahal izateko. Ginkana moduko bat da. Grabazioa esaten duen moduan, guztiok aldi berean zerbait egin behar duzue eta bitartean musika entzungo da. 3. Deskargatu audio baina ez entzun sorpresa bat delako.4. Besterik gabe, martxoak 17, larunbaten, 7etan. Doni Petretik hasita (udaletxearen aurrean). PIZTU GRABAZIOA 7etako KANPAINAK JOTZEN DUTENEAN. Goozatzera eta lotsa alde batera uztera!euskaraz eta castellanoEusk...
Berriz ere irrikitan Jaiak noiz hasiko. Deustuko bandera Donepetri plazan jarrita ikusten dugun unearen zain urte osoa egon ondoren, hemen da azkenean!Jaien egitarau osoa hementxe duzue, Prest! aldizkariaren webgunean eskegita. Deustuko Jai Batzordearen lan kolektiboari esker aurrera ateratzen ditugun jai eder hauen egitarau oparoan berbaizukideak, besteak beste, ekimen hauetan ibiliko gara buru-belarri: * Ostirala 16, 20:00etan Done Petrin: Txupinazoa, Pregoia eta Txosnetara Jaitsiera* Larunbata 17, 12etan Done Petrin: Arrozahotsaz Txapelketa, Umeentzako Tailerrak eta Herri Bazkaria *...
Elorri Bertso Eskolaren atal audiobisualaren eskutik, Uxue Alberdiren esanak orain dela astebete Gazte Lokalean. Entzun eta gozatu!Badakigu ... baina gutxitan egiten dugu. Uxue Alberdi from Elorri Bertso-Eskola Elkartea on Vimeo." title="
Poliki poliki bagoaz bi saioetako materialak biltzen. Bi egunetan zehar ateratako argazki batzuk ikusi nahi izan ezkero, sartu gure flickreko karpetan eta hor daude batzuk. Elorri Bertso Eskolaren lantalde audiobisualari esker, berehala bideoren bat. " title="Edu Apodaka eta Fermin Etxegoien solasean.
Deustuko Gazte Asanbladarekin batera antolatutako jardunaldiak atzo bukatu genituen Edu Apodaka eta Fermin Etxegoienen eskutik. Baita ondo bukatu ere. Solasaldi arinean aritu zen jendea hizlariekin batera Mullerenean, eta beti lez ondorio bakarrik atera izan ez arren, bidea urratzeko aukera badagoela agerian geratu zen. Atzoko argazki edo bideorik jarri baino lehen, hobe Elorri Bertso Eskolak aurreko ostegunean Uxue Alberdi eta Fredi Paiaren pasadizoei ateratako bideoetako bat hona ekartzea. Elorrikoek igo dituzten beste hirurak hemen sakatuta: 1, 2 eta 3. Fredi Pa...
Ostiraleko Futbolin Txapelketa Mundialeko momenturik onenak hemen sakatuta. Jaietan gehiago!!!
Martxoko zenbakiarekin 11 urte beteko ditu Deustualdeko PREST! aldizkariak.Bideari ekin genionetik 122 aldizkari osatu ditugu Deustualdeko berri emanez; hilero bana, euskaraz eta doan. Eta oraingoan, papera bazterrean utzi gabe, Interneteko sarera jauzia egin dugu.Deustualdeko eguneroko berriak eta sare sozialak herritarrekin konpartitu nahi ditugu Interneten sortu ditugun txoko berrietan.Hauek dira gure txokoak Interneten: http://prestaldizkaria.wordpress.com/http://www.flickr.com/photos/prestaldizkaria/http://www.facebook.com/ https://twitter.com/Sartu, nabigatu, informatu, dibertitu eta ...
Asteartean hasi zen dantza afrikar ikastaroa San Inazioko merkatu zaharrean, oraingo Auzo Etxean. (Errondoko kalea, 2) Musika zuzenean eta giro ezin hobea...asteartero 19,30tatik 21tara. Oraindik anima zaitezke, gorputza mugitu nahi baduzu ez zara damutuko!!!
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.