Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Deustualdeko herri aldizkaria den Prest! laster deustuarren etxeetara iritsiko da. Urte honetako azkena, 120. zenbakia izango da. Azaleko argazkian ikusten den bezala La Fundición Aretoko Luque Tagua da elkarrizketa nagusiaren protagonista. Izan ere, antzerkia eta dantza garaikidearen lekuko den espazio honek 25 urte betetzen ditu.Erreportajearen gaia "Musutruk denbora bankua" da. Kulturari tartea eskaintzen dion Barkua bete Berba atalean Mikel Alonsoren Zorrozaurre argazki-liburua ezagutuko dugu eta gurera etorria Igrid Alemany, Kataluniarra elkarrizketatuko dute.


2011.eko ekainean  Elorri bertso eskolak bere aurkezpena egin zuen elkartea legez. Etxahun Lekue larrabetzutar bertsolariarekin batera hasi ziren bertsoak kantatzen duela hiru urte. Pasatutako azken hilabete hauetan ere, isilpean jarraitu dute lanean.Urteari agur esateko Müllerenean bisita egin ziguten. Bertan izan ziren bertsolari gazteen lagun, guraso eta gerturatu ziren berbaizukide asko. Denek orain eta geroko bertsolariekin gozatzeko aukera izan zuten.Urtarriletik aurrera Elorri bertso eskola Müllerenean izango da astelehenero. Etxahunen lekukoa Natxitutik datorren Ander Elortegi ...


Duela egun batzuk Berrian atera zen artikulua ekarri nahi dizuegu. Durangon bada ere, oso gertu sentitzen eta bizitzen dugu Deustualdean durangarrek adierazitakoa."Igaro da abenduaren 3a: Euskararen Eguna. Ospatzeko eguna Berbaroko, Anboto-ko eta Platerueneko lagunontzat. Bizitzeko egun bat, egunero euskaraz bizi garenontzat. Hurrengo aste osoa ere ederra izango da euskaldun eta euskaltzaleontzat, Durangoko Azokan batuko gara-eta, euskal kulturaz gozatzeko.Eta ez bakarrik abenduaren 3an eta hurrengo astean. Hil osoan eta hurrengo urte osoan jarraituko dugu guk euskaraz bizitzeko auker...


Müllerenean ezin hobeto hasi zuen abendua katalan musikaren inguruko solasaldia eta Sarrionandiaren irakurtaldiarekin (http://ttiki.com/33258).Aste honetarako ere bada euskarazko kulturaz gozatzeko aukera gurean. Ostegunean, abenduak 15, Elorri Bertso eskolak saioa eskainiko du zazpiretan. Hamalau gazte ari dira aurten bertsotan ikasten Natxituko Ander Elortegi irakasle berriarekin. Egun berean, 20,30etan antzerkia izango da Müllerenean bertan. Gilkitxarok bere azken lana eskainiko digu 8 begi izeneko. Lau dimentsioko komedia da honako lan hau. Irribarrez munduri begiratzeko zenbat modu iza...


Berbaizu euskara elkarteak dinamizatzen duen EUSKARAREN UNIBERTSOAren jaialdia ospatu berri dugu. Honetan, euskararen eguna ospatzeaz gain, azken hilabeteetan burututako lehiaketaren sari banaketa egin dugu.Ibarrekolandako Kontserbatorioa jendez gainezka egon da. Giro ezin hobean ospatu dugu eguna, Koldo Olabarri eta Ainhoa Artetxe aktore gazteak gidari izan direla.Margari eta Kontxesi andereño jubilatuarena egin dute gazteek eta uUmore handiz sariak banatu dituzte.Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko ikasleek ere parte hartu dute jaialdian. Esate baterako, argazkian agertzen den Ner...


Atzo, abenduak 1, ZOZKETA MUNIDIALA egin genuen Müllerenean(Sariak jasotzeko hilabetea dago.  Gurekin kontaktuan jarri: berbaizu@euskalnet.net) SARIA ZENBAKIA BORDATXO menu berezia 2 lagunentzat 0762 CASA VASCA bi lagunentzako menua 1104 EL RINCON (Arangoti) marisko PAELLA 0308 KATAMALO diskoa sinatuta   1082 AMAIUR  diskoa sinatuta    0422 GOIZALDE LANDABASO liburua sinatuta    1189 PADDY REKAL...


Deustualdeko euskararen unibertsoak astelehenean irekiko du bere urteroko marrazki lehiaketaren erakusketa. Aukeratutako marrazkiak Ibarrekolandako Kontserbatorioan ikusgai egongo dira, azaroaren 28tik abenduaren 3ra arte. Astelehenetik ostiralera arratsaldez (17,00-19.30) eta larunbata goizean, euskararen egunean, hamaiketatik ordu batera. Deustualdeko euskararen unibertsoan Berbaizu euskara elkartearekin batera, inguruko ikastetxeek parte hartzen dute: Ibarrekolanda BHI, San Inazio BHI, Deustuko Ikastola, Intxixu Ikastola, Deusto eskola, San Inazio eskola, La Salle Bilbao ikastetxea, Aran...


Berbaizuk Deustuko Gazte Asanbladarekin batera elkarlana egin du, abendua kulturaz blai hasteko. Horregatik, abenduaren lehenengoan, ostegun kulturala antolatu dugu.19,30 HITZALDIA eta SOLASALDIA : “Katalan musikaren oraina eta geroa”  MüLLeReNeaN, Ramon y Cajal Kalea, 42. 20,30 BERBAIZUREN ZOZKETA MUNDIALA Deustualdeko hamaika sarien zozketa 21,00 KONTZERTUA PAU ALABAJOS kantautorea Ondoren… JAIA! DEUSTUKO GAZTE LOKALEANHorrela da, bai, ostegunean, abenduaren lehenengoan zozketa mundiala egingo dugu! eta gogoan izan, abenduak 2, SARRIOANANDIAREN IRAKURTALDIAMÜLLERENEAN!


Abenduaren bigarrenean, ostirala, Sarrionandiaren testuen irakurtaldia egingo dugu Müllerrenean. Asmoa sinplea da: bakoitzak gustuko duen Sarriren obraren pasarte bat irakurtzea jende aurrean. Izan ahal da poesia, narrazio zati bat, gogoeta bat, ipuin laburra edo abesti letra bat. Zuk ere gurekin batera irakurtzera gonbidatu nahi zaitugu. Denok irakurle eta entzule izango baikara, danok literaturarekin gozatzen. Hitz ederren zaleon irakurtaldia konpartitu nahi baitug...


Ostiral honetan, hilak 18, abiatuko da udalak antolatu duen DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA egitaraua. Berbaizu euskara elkarteak ere parte hartzen du egitarau honen baitan. Aukera paregabeak izango ditugu ondorengo egunotan kulturaz gozatzeko Deustuan bertan. Hona hemen egitarauko proposamen batzuk.- Ostirala, 18, 19.30etan, Ibarrekolandako Kontserbatorioan ALEX TXIKONen filma eta berbaldia izango da. Gainera bertsolariak, txalapartariak eta aizkolariak lagun izango ditu.- Astelehena, hilak 21, arratsaldeko 19.00etan Bidarten XENTIMORIK GABE antzezlana Ramon Agirre eta Inazio Tolosarekin. Musi...