Ilun samar esnatu zaigu azaroaren 14a. Are ilunago jarri da dena goiz erdian telefonoak jo duenean lokalean: orduan jakin dugu bere onetik irtenda zegoen gizon batek Kepa Mallea erahil duela Santutxun, hau da, Lur Mallea gure lankidearen aita. Mailukada ikaragarria izan da, gertaeren zentzuna kolokan jartzen duten horietakoa. Une latz eta garratz hauetan geure elkartasuna adierazi nahi diogu familiari. Aurrerago izango dugu aukera Santutxuko Asapalako et...
Aste honetan hasi dira Berbaizuren udazkeneko ikastaroak. Antzerki tailerra gazte lokalean hasi zen hamar lagunek osatutako talde alai eta dinamikoarekin.Bordatxo jatetxean Gorkak lehen sukalde eskolak eman zituen. Sukaldaritza ikastaroan hamalau lagunek hartzen dute parte. Gabonetarako jaki eder eta gozoak nola prestatu ikasten ari dira.
Berbaizuren Mullerenea azken egunotan urez gainezka egon da. Hori dela eta, orain konponketa lanetan ari gara. Horregatik, ZOZKETA MUNDIALA ere atzeratu dugu, abenduaren 1era. Beraz, zure txartela oraindik eskuratu ez baduzu, garaiz zaude. Itzelak dira zozketatuko ditugun Deustualdeko sariak. Bordatxo jatetxean bi lagunentzako menu berezia, Casa Vascan bazkaria, Arangoitiko El Rincon-en paella, Remen okindegiko lotea, Baratza taldeko lotea produktuak, Goizalde Landabaso eta Paddy Rekalderen liburuak sinatuta, Amaiur eta Katamaloren CD sinatuak eta Ondalanen CDa eta pin sorta. Barkatu ...
Datorren astean hastekoak dira Berbaizuren udazkeneko ikastaroak. Oraindik garaiz zaude sukaldaritza ikastaroan izena emateko.Gabonetarako jaki ederrak prestatzen ikasi nahi baduzu, hauxe duzu aukera egokia. Azaroako astearteetan Bordatxo jatetxean Gorka sukaldari ospetsuak emango dizkigu eskolak.Eta gurpil gainean euskaraz ibili nahi baduzu, egin ezazu gurekin bat!Astelehenero patinatzen ikasteko aukera paregabea!Ikastaro hauetakoren batean parte hartu nahi baduzu deitu Berbaizu euskara elkartera, 94 447 10 42 zenbakira edo idatzi berbaizu@euskalnet.net helbidera
Aurreko asteko asteburuan, Txantxikuk Pagasarrira igoera egin zuen. Deustuko San Pedro plazan goizeko 9:30etan geratu eta abian jarri ginen. Bide erdian hamaiketako bat egitera geldiunetxo bat egin genuen, izan ere, mendira igotzea gogorra da!!! Kar kar kar !!! Bertara heldu eta ezagutza jolasak egin ostean bazkaltzeko ordua heldu zitzaigun.Bokatak atera eta "Ñam-ñam" abestu ostean jateari ekin genion. Ondoren, deskantsoa eta jolasekin jarraitu genuen, egun eguzkitsua aprobetxatuz. Pena handiz, bueltatzeko ordua heldu zitzaigun, baina laster barru ekintza berri bat egingo dugu, denok...
Urriaren 1ean eman zion txantxikuk hasiera ikasturteari. Eguraldi zoragarria izan genuen eta aurkera paregabea arratsalde dibertigarri bat pasatzeko. Lehenengo, gure artean ezagutzeko jolasak egin genituen eta ondoren, pista jolas bat botikazar parte osotik zehar. Froga batzuk egin behar izan zituzten txantxikukideek: mermeladaz beteriko sagarrak dastatu, galtzerdiak eskatu… Ondo pasatzeko gogoak ez ziren faltan bota! Azkenik, “e” bildu bat osatu genuen denon arte eta zubitik argazki bat atera genuen... OSO POLITA GERATU ZEN! Bukatzeko, merendola txiki bat prestatu genuen. Oso ondo pasat...
Urritik aurrera ikastaro berriak martxan jarriko ditu Berbaizu euskara elkarteak. Alde batetik, aurrekoetan arrakasta izan duten Patinajea eta Sukaldaritza izango dira. Aurten, gainera, proposamen berria badugu: antzerki tailerra. Ondorengo asteotan parte hartu nahi duzuenon izenak biltzen joango gara eta asta pare batean martxan jarriko gara gurpil gainean, lapiko artean eta taulan antzezten euskaraz. Patinajea ikasi nahi duzuenok aukera paregabea duzu. Astelehen arratsaldero, 19,30etatik aurrea, Zona Verde-rekin elkarlanean Berbaizuk aurten ere martxan jarriko du patinaje ikastaroa. Pa...
Uda osteko Irakurle txokoaren lehen solasaldia izan dugu Deustualdean. Oraingo honetan Urtzi Urrutikoetxea nekaezina den bidaiaria-abenturazalea-internazionalistarekin egon gara. Ipar-mendebaldeko Afrikatik barrena bidaia guztiz interesgarria izan da solasteko zio nagusia. Iberiar penintsulatik abiatuta eta Marokora ailegaturik Europako negutik Afrika expressera gustuko bideak eta bideak egin ditugu. Mendebaldeko Sahara okupatua,Mauritania, Mali, Ghana, Guinea Bissau..., Senegaleko azken helbururaino. Bitartean ehundaka pasadizo, une hunkigarriak, larrialdi punturainokoak ahaztu barik. ...
Goizero-goizero hostoek egunon esaten digute Berbaizuko lokalean eta Müllerenean. Ze berri?, galdetzen digute. Bero egiten du eta udazkena da, erantzuten diegu guk. Giroa bada kaleetan eta hasi da apurka ikasturteko egunerokotasuna gurean. Horregatik, aste honetan martxan jarriko ditugu zenbait jarduera eta beste hainbeste interesgarri izango dira Deustualdean. Hasteko, Urtzi Urrutikoetxeak, Irakurlearen txokoan bisita egingo digu “Afrika Express” liburuaz mintzatzeko. Asteazkenarekin Bidarten izango da, zortzietan. Txantxiku astialdi taldeak larunbatean hasiko dit...
Pozarren joan ginen atzo Deustutik Errekaldera. Kukutzak azken hilabeteetan bizi izan duen egoeraz jabetuta, gure asteroko bilera han egin nahi izan genuen, elkartasuna adierazteko, bertan egoteko, Kukutzan biltzeko, izateko… Besoak zabal-zabalik hartu gintuzten. Alai aurkitu genuen gaztetxea, gainera. Jendez josita musikariak bertan eta auzotarrak zein bisitariak dantza algaran. Bilera goxoa egin genuen. Baina ez genuen uste, handik ordu gutxitara gertatu dena gertatu behar zenik. Goizeko bostetan poliziak Errekaldera joan, auzoa hartu eta Kukutza desajolatzeari ekin diote, indarrez, os...
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.