Une latza eta garratza
Ilun samar esnatu zaigu
azaroaren 14a. Are ilunago jarri da dena goiz erdian telefonoak jo duenean
lokalean: orduan jakin dugu bere onetik irtenda zegoen gizon batek Kepa Mallea erahil duela Santutxun, hau da, Lur
Mallea gure lankidearen aita.
Mailukada ikaragarria izan da,
gertaeren zentzuna kolokan jartzen duten horietakoa. Une latz eta garratz
hauetan geure elkartasuna adierazi nahi
diogu familiari.
Aurrerago izango dugu aukera Santutxuko Asapalako
eta Bertoneko kideekin batera Keparen ibilbidea gogoratzeko eta
omentzeko. Bitartean dolua tokatzen da.
Berbaizu Euskara Elkartea eta
Prest! aldizkaria
Iruzkinak
Utzi iruzkina: