Txantxikuak Pagasarrin

Aurreko asteko asteburuan, Txantxikuk Pagasarrira igoera egin zuen. Deustuko San Pedro plazan goizeko 9:30etan geratu eta abian jarri ginen. Bide erdian hamaiketako bat egitera geldiunetxo bat egin genuen, izan ere, mendira igotzea gogorra da!!! Kar kar kar !!! Bertara heldu eta ezagutza jolasak egin ostean bazkaltzeko ordua heldu zitzaigun.



Bokatak atera eta "Ñam-ñam" abestu ostean jateari ekin genion. Ondoren, deskantsoa eta jolasekin jarraitu genuen, egun eguzkitsua aprobetxatuz. Pena handiz, bueltatzeko ordua heldu zitzaigun, baina laster barru ekintza berri bat egingo dugu, denok batera berriro ere egoteko. Irrikitan gaude, GORA TXANTXIKU !!!





Utzi iruzkina: