Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

hemen dituzue pasadan astean soltizio gau magiko horretan eman zen giroa!                     ARGAZKI GEHIAGO HEMEN


DEUSTUKO KANTAGINTZAK arratsaldeko 20.00ean Done Petrin kantubira egiten hasiko dira


Aurten, bigarren aldiz, Gazte Alai Astialdi Taldeak eta Berbaizu Euskara Elkarteak euskararen erabilera sustatzeko eta euskararen sustatzaile izateko hitzarmena sinatu egin dute. Oraingoan, Gazte Alairen euskalduntze dinamikaren baitan, uztailan Burgoseko Cillaperlatan burutuko dituzten udalekuak hartu ditugu erronka berri bezala, beste hainbat kontutxoren artean. Pozik egon behar gara, azken aldian bai eurek eta bai guk nabaritu dugulako aurrerapauso bat gehiago ematen ari garela astialdi taldearen euskalduntze prozesuan, eta hortik gure arteko elkarlana gero eta sendoagoa b...


Hona inguruak koloreztatzen dizkiguten graffitien beste sorta eder bat. Blogera ekarri duguna Zorrotzaurreko puntan zegoen ibaira begira. Zegoen diogu ze baten batek "zahartzat" edo "zikintzat" jo eta beste berri bat margoztu du haren gainean. Edo agian beste arrazoi batzuk tarteko egon dira... ez dakigu. Nola edo hala, guri gustatu egiten zitzaigun, eta beraz hementxe du berarentzako leiho berri bat.Bigarren sorta osoa hemen sakatuta.


Joan den astean gure bazkide den Zenon Urigueni esker ona adierazteko oroigarri bat eraman genion Berbaizuren izenean. Zergatik? Bada, gu berarekin orain arte akordatu ez garen arren, bera gurekin urtero urtero akordatzen delako. Eta bazkide fidelak asko ditugun arren, Zenon pasioitarra da fidelenetakoa dudarik gabe. Peru eta Kolonbian 44 urte eman ondoren orain dela 12 urte Deustura bueltatu zenetik, gu ezagutu gabe Berbaizuko bazkide izatea erabaki zuen eta ordutik, ez digu behin ere hutsik egin. Lehengo egunean nabarniztar deustuartuak esan zigun bezala: "nola ez nintzen bazkide egingo, ...


Berbaizutik aurten ere gerturatzekoak gara EHZ festibalera!          " informazio gehiago HEMENJoateko asmoa baldin baduzue jarri gurekin kontaktuan! berbaizu@euskalnet.net edota 94 4471042 telefonora deituz


Berbaizuko lokaletik atera eta hormetara begira hasi ezkero, Ramon y Cajalen artez "inguratuta" gaudela eman dezake askotan. Gero, Ramon y Cajaletik apur bat urrutiratu, eta Deustuko kaleak arte erakustoki ireki bat direla esatea agian gehiegizkoa izango da, baina segun eta non begiratzen dugun, artelan apartak daudela ohartuko gara. Adibidez Euskaldunapeko skate parkean edo Erriberako hormetan. Hementxe aurkitu ditugunetatik lehen sorta.Hauxe gehien gustatu zaigunetako bat. Ramon y Cajalen gure lokaletik Arangoitiranzko ezker espaloian erdi ezkutuan ageri da. Bikaina benetan.


Aurten ere giro ezinhobea Arangoitiko Euskal jaian... maiatzaren azken egunetan ospatutako jaitxoa! Bertan ere Deustuko Kantagintzak bere agerraldia egin zuen kantuan arituz eta jaia girotuz, txalapartariak, zanpantzarrak, azoka eta abar jarduerekin batera!                             ARGAZKI GEHIAGO HEMEN


Orain dela astebete aurreratu bezala, azken egunontan aurkezpen publikoa egin du Deustualdean sortu berria den Elorri Bertso Eskolak. Asteazkenean izan zen, ekainaren 8an, Deustuko Ikastolan. Eta hantxe, orain dela bi aste Ibarrekolandako Kontserbatorioan bezala, Elorriko gazteek bertsotan polito egin eta gustora aritzen direla erakutsi ziguten bertaratutako guztiei. Bertsoen ostean, nola ez, mokadutxoarekin ospatu genuen bertsolari eta bertsozaleok Elorriren jaiotza eta kalerako saltoa. Ea horrelako beste saio asko datozen!Hemen bertso-saioko beste argazkiren bat.


Sukalde-kontuen zale izan ez arren, animatu nintzen Bordatxoko Gorka “sukaldari mundiala”rekin ikastaroa egitera. Bete-betean asmatu nuela argi dago, zalantzarik gabe. Orain beste modu batean aritzen naiz bazkariak prestatzeko orduan; lehen astuna eta gogo gutxirekin egiten nuena, ”derrigortua”, orain gustura eta arin-arin egin daitekeen lana bihurtu da. Onena? den-dena goxo-goxo ateratzen dela, sineztezina! Nabari da etekina atera diolgula ikastaroari. Gainera, giro lasai eta jatorrean, Gorkak prestatutakoarekin tripa bete dugu zapore goxo eta berriekin. Inongo errezetarik eman gabe,...