Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.


       PAUsoz, pAUZO... EUSkalakarI!       


Korrika 17ko astea jardueraz beteta egon zen bai, Amestoy ezezik Berbaizuk ere txapa tailerra egin zuen Zorrotzako Institutuan. Apirilaren  12an, berbaizuko bi gazte hurbildu ziren Zorrotzako institutura hango gazteekin txapa tailer bat egiteko. DBHko 1. Eta 2. Mailakoak egon ziren bi orduz korrikarako leloekin txapak eginez, horietako asko oso interesgarriak izanik. Espero dugu hurrengokoetan txapa tailerrak egin ahal izatea!


Korrikak eta euskarak bete dizkigute azken egunak Deustuko euskaltzaleoi: dela Korrika herritik pasatzen, dela Korrika Nabarrikara goazela, dela Donostiara joan garela... olatu horretan gure apar-emaria gehitu nahi eta euskalakarientzako txoko berri bati ateak ireki genizkion aurreko ostegunean. Maite Müllerren jubilazioa dela eta, Müller inprenta historikoa eraberritu eta paperezkoaz gain, hitzarentzako atseginak izango diren bide berriak jorratzeko espazioa atondu dugu: Müllerenea. Oraindik ere osatu eta txukundu egin beharko duguna, baina jada osteguneko Koldo Amestoyrena bezalako saio z...


"KORRIKA NABARRIKA"Aurreko barikuan, 5 berbaizukide Nafarrorantz abiatu ginen, KORRIKAren berotasuna gertutik ederto bizitzeko. Ederra eta oso hunkigarria izan da esperientzia. Sekulakoa!!!!!                                                                 &nb...


* izena emateko azken eguna apirilak 30


Aurretik komentatu genuen gure bazkideei eta Berbaizukaria irakurri dutenei Berbaizu Euskara Elkartearen erronka berria: MÜLLERENEA. Bertan, gune euskaldun berria sortzeko asmoa dugu, beste aisialdi kontu askoren artean, beraz, lokala estreinatzeko KOLDO AMESTOY izango dugu gurekin hurrengo APIRILAREN 14an (osteguna).               Etorri lasai, lokala ikusi, gozatu emanaldiaz eta nahi izatekotan Müllerenea inkesta bete, zure iritzi, ideia zein proposamenak ere interesatzen zaizkigu eta!


Berbaizukide batzuk Nafarroara doaz Korrikari babesera emotera. Bizikletaz egunean zehar eta gero Tuteran AEKk antolatutako dantza ikuskizuna ikusi, afaldu eta ordu txikietan parte hartu Tuteran. Nahi duenak parte hartu harremanetan jartzeko gurekin!! edo bestela jakin daizuen bertan egongo garela batzuk!!!                berbaizu@euskalnet.net - 94 447 10 42


Aurten Berbaizu Euskara Elkarteari egokitu zaio Ardilatxa elkartetik 1000€ dirulaguntza jasotzea, eskerrik asko!Trukean salgai ditugu euren giltzari eta pegatina batzuk lokalean!                               ESKURA EZAZU ZUREA!


JANTZI EZAZU UDABERRIAN PREST! KAMISETA!                                  ESKURATU EZAZU BERBAIZUN!