Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Deustualdean Elorri Bertso-Eskola Elkartea sortu dugu, batez ere, gazteen artean bertsolaritza sustatzeko helburuarekin. Etxahun Lekue izango da irakaslea.Eskolaren aurkezpen ekitaldia ekainaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Deustuko Ikastolan. Patxi Erezkano Elkartearen sustatzailea



 Gaur hasten dira jaiak Ibarrekolandan, baina gaur goizekoa ez da jaietako bertso saioa izan. Gure elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak bere lehen Bertso Topaketak bizi izan baititu Ibarrekolandako Kontserbatorioan. Irakasle duten Etxahun Lekue larrabetzuarraren esanetara, Arangoitiko Eskolako, San Inazio Eskolako, Intxixu Ikastolako, Deustu Eskolako eta Deustuko Ikastolako 200 gaztetxotik gora igo dira oholtzara  aurretik prestatutako zein bat-bateko bertso-koplen hitz eta doinuekin ikuslegoaren gozagarri. &n...


   laister izango ditugu egun horretako argazkiak eta bideoa!


Otsailean Euskal Herri osoko 80tik gora hedabidek (tartean PREST! aldizkaria) euskarazko hedabide ez publikoen sektoreak egungo krisiaren aurrean bizi duen egoeraren berri eman genuen publikoki. Besteak beste, iragarri genuen hurrengo hilabeteetan euskal gizarteko instituzio eta alderdiekin biltzeko asmoa genuela, eta hala egin dugu. Bilera horien emaitzaren berri eman nahi dizuegu. Honako instituzioekin bildu gara: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta hiru diputazioak. Eta baita alderdi politikoekin ere. Ipar Euskal Herrian oraindik bilera prozesuarekin jarraitzen dute. Denen...


Maiatzaren 7an Berbalapikoko dozena bat etxebarritar elkartu ginen Bilboko Unamuno Plazan goizeko 11:30ean. Zertarako? Bilbora bisita egiteko. Bisita nahiko berezia. Helburua euskarak Bilbon azken ehun urteotan egin duen ibilbidea ezagutzea izan zen. Bisitaren gidaria Pedro Zuberogoitia zen, “Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko istorioa”  liburuaren egileetako bat.    Ibilbidea Arkeologia Museoan hasi genuen, albo-alboan kokatzen baitzen XIX. mendearen amaieran Bilboko Institutua. Bertan ezarri zen Euskera Katedra 1888an (Azkuek atera zuen plaza) et...


Aurtengo bigarren Irakurle txokoaren solasaldia ukan dugu gaurkoan eta oraingo honetan Fertxu Izquierdo, Txantreako idazlearen Mendeko borroka izenburua duen liburuarekin egokitu zaigu.Bere bigarren argitalpen haundia, (liburu formatoan esan nahi da) dugu hau eta "berunezko garaian" kokatuta dago, joan den mendeko 70 hamarraldian. Gori gorian zegoen giroa Erroma zerutiar eternale hartan; alde batetik Avanguardia Nazionaleko fazistak eta estatu kolpe ideia senpiternoak eta beste aldetik Lotta Operaia partisano berrien erresistenteak eta askatasunaren egarridunak. Aldi berean pelikula berez...


Aste Santu honetan Ernioko Artaunsolo aterpetxera joan gara lau gau igarotzera. Kriston paraje polita zen, mendiz inguratuta eta lasaitasun osoa zuena, baita igerileku txiki bat ere. Etxe guztia eta inguruko zonaldea guretzat genuenez gero, nahi adina ekintza burutu genituen: yinkanak, orientazio jokuak, aduana… Goiz batean motxila hartu eta Ernio mendirantz joan ginen, trikuharriak bisitatu eta bertan bazkaldu genuen.Azkeneko gauean, elegante gaua ospatu eta Artaunsoloko egonaldiari disko festa mundial batekin amaiera eman genion, IZUGARRIAAA!!!


Ikasturte honetan astelehenero ibili dira gure patinatzaileok euskalduna zubipeko pistan patinaje klaseak ematen. Jada ikastaroa bukatu egin dute, baina, hurrengo ikasturtean berriz ere parte hartzeko gogoekin geratu dira!* Adi egon irailean berriz ere taldeak sortzen hasiko garelako, bai zero mailan zein hobekuntza mailan!