Unibertsoaren Bertso Saioa Ibarrekolandan
Gaur hasten dira jaiak Ibarrekolandan, baina gaur goizekoa ez da jaietako bertso saioa izan. Gure elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak bere lehen Bertso Topaketak bizi izan baititu Ibarrekolandako Kontserbatorioan. Irakasle duten Etxahun Lekue larrabetzuarraren esanetara, Arangoitiko Eskolako, San Inazio Eskolako, Intxixu Ikastolako, Deustu Eskolako eta Deustuko Ikastolako 200 gaztetxotik gora igo dira oholtzara aurretik prestatutako zein bat-bateko bertso-koplen hitz eta doinuekin ikuslegoaren gozagarri.
Horrez gain, sortu berria den Elorri Bertso Eskolaren aurkezpena egiteko unea ere izan da ekitaldia. Dozena erditik gora gaztek erakutsi dute asko ikasi dutela Etxahun Lekuerekin eta plaza-lotsa galtzeko oso gutxi falta dutela. Baten batek zeharo gainditu duela ere esan daiteke, behintzat horrela iruditu zaigu guri! Bide luzea opa diegu, bai bertsolari gazte hauei bai Elorriri, bai horixe.
Elorri Bertso Eskolako kideak bertsotan. Hemen galeria osoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: