Gaur hasten dira jaiak Ibarrekolandan, baina gaur goizekoa ez da jaietako bertso saioa izan. Gure elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak bere lehen Bertso Topaketak bizi izan baititu Ibarrekolandako Kontserbatorioan. Irakasle duten Etxahun Lekue larrabetzuarraren esanetara, Arangoitiko Eskolako, San Inazio Eskolako, Intxixu Ikastolako, Deustu Eskolako eta Deustuko Ikastolako 200 gaztetxotik gora igo dira oholtzara  aurretik prestatutako zein bat-bateko bertso-koplen hitz eta doinuekin ikuslegoaren gozagarri. &n...