Kategoria: elorri_bertso_eskola
Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak egindako azken jardueratxoa Elorri Bertso Eskolaren sorrerarekin bat egin du.Maiatzaren 27an, Bilboko kontserbatorioan bildu eta bertan 5 ikastetxeetako ikasleek eta Elorri bertso eskolako ikasle gaztetxuekin batera, bertso emanalditxo bat eskeini zuten.Hemen duzue bideoa ikusgai: Bestetik, egun horren oroigarri gisa, aldizkaritxo bat landu genuen, bertan parte hartu zuten ume zein gazteen artean banatzeko (eskuragarri duzue Berbaizun nahi izatekotan)Bukatzeko, Unibertsoak beste ikasturte bateri amaiera emango dio. Orain uda partean ...
Orain dela astebete aurreratu bezala, azken egunontan aurkezpen publikoa egin du Deustualdean sortu berria den Elorri Bertso Eskolak. Asteazkenean izan zen, ekainaren 8an, Deustuko Ikastolan. Eta hantxe, orain dela bi aste Ibarrekolandako Kontserbatorioan bezala, Elorriko gazteek bertsotan polito egin eta gustora aritzen direla erakutsi ziguten bertaratutako guztiei. Bertsoen ostean, nola ez, mokadutxoarekin ospatu genuen bertsolari eta bertsozaleok Elorriren jaiotza eta kalerako saltoa. Ea horrelako beste saio asko datozen!Hemen bertso-saioko beste argazkiren bat.
Deustualdean Elorri Bertso-Eskola Elkartea sortu dugu, batez ere, gazteen artean bertsolaritza sustatzeko helburuarekin. Etxahun Lekue izango da irakaslea.Eskolaren aurkezpen ekitaldia ekainaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Deustuko Ikastolan. Patxi Erezkano Elkartearen sustatzailea
Gaur hasten dira jaiak Ibarrekolandan, baina gaur goizekoa ez da jaietako bertso saioa izan. Gure elkarteak dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak bere lehen Bertso Topaketak bizi izan baititu Ibarrekolandako Kontserbatorioan. Irakasle duten Etxahun Lekue larrabetzuarraren esanetara, Arangoitiko Eskolako, San Inazio Eskolako, Intxixu Ikastolako, Deustu Eskolako eta Deustuko Ikastolako 200 gaztetxotik gora igo dira oholtzara aurretik prestatutako zein bat-bateko bertso-koplen hitz eta doinuekin ikuslegoaren gozagarri. &n...