Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.


Bideoak, Deustuko elizaurre zaharraren historia eta Bilborekin bat egin ondoren izan duen bilakaera kontatzen ditu. Arreta berezia jartzen da bertako auzoen garapenean: Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda, Deustuko Erribera, Arangoiti eta Deustuko San Pedro. Ikerlariek, baina baita barruti horretako pertsona anonimoek, euren testimonioa eta  bertako historiaren gainean duten ezagupena eman dute, lehen udalerri izan zen eta gaur egun gure hiriko auzo ezagunenetakoa denaren historia aztertzen duen lan hau burutzeko.25 minutuko iraupena duen bideoa, DATAK:-Astelehenean, otsailaren ...


Urtarrileko azken igandean, txantxikukideak batu egin ginen sexualitate tailer bat egiteko Deustuko Gazte lokalean. Bi taldetan banatu ginen, LHI eta DBH. Talde bakoitzean, bere adinari egokitutako gaiak landu genituen.                                   Hasieran nahiko lotsatuta geunden, baina lokaleko atea ireki, kanpora atera eta lotsak kalean hozten utzita, berriro sartu ginen Gaztera tailerraz gozatzeko!  &...


Aurtengo lehenengo Irakurle txokoaren solasaldia izan dugu otsailaren batean eta gomitea UR APALATEGIri egin genion "Fikziozko izterrak" ipuin bildumaz aritzeko asmoz. Interesgarria oso, bai liburua eta noski egilea bera ere. Oso aberatsa den idazlea dugu Apalategi, literarioki jakina. Auñamendi mendien magalean, euskal lurraldeetatik gertu, dagoen Pabeko Unibertsitatean literatura ikertzaile moduan du lana eta gai honen gainean duen trebezia luzea eta zabala argi geratu zen, laburra baino laburragoa egin zitzaigun ordu bat eta erdian. Sorpresatxo batekin etorri zen Deustualder...



@font-face { font-family: "Calibri"; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 10pt 0cm 0.0001pt; text-indent: 35.45pt; font-size: 11pt; font-family: Calibri; }.MsoChpDefault { font-size: 10pt; font-family: Calibri; }div.WordSection1 { page: WordSection1; } Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera.  Komunikaz...



Aurten Txantxikun eta Gazte Alain dauden zenbait begirale Deustun bertan hasi gara begirale formazio bat jasotzen. Denak ezagutzen ginen aurretik gutxi gorabehera, gure arteko giro ezinobea, dinamiko eta parteartzailea sustatu duena lehendabiziko momentutik. Momenturarte egin ditugun blokeen metodologia, oso era praktikoan izan da, nahiz eta teoria bebai egon. Barreak izan dira uneoro eta oso ondo pasatzen dugu. Edukinak baliagarriak izan zaizkigu momentuan burutzen ari garen gure aisialdi taldeko ekintzetarako, aire fresko berri bat ekarri du oso positiboki motibatu dituena...


Hona Maialen eta Andonik Bidarten eskainitako saioaren grabazioa. Ez da saio osoa, baina hortxe-hortxe. Ea luxua noiz errepikatzen den!


Orain dela hilabete batzuk, Cadaqueseko L´Estable jatetxean sartu zen gure elkartekide pare batek honako kartarekin egin zuen topo:Sorpresa aparta dudarik gabe. Non eta Gironako itsasertzean. Non eta zeozer jateko erabat gomendagarria den lekuan: Eskumaldeko itsasertzean dago L´EstableDeustun berriz, ohitura zaharrekin jarraituz, gutxi dira euskarari lekua egiten dioten komertzianteak. Batzuk badira, Errekaurti Saria jaso dutenak kasu, zorionez gero eta gehiago. Baina benetan txundigarria zaiguna Deusto Bizirik komertziante elkartearen euskararekiko jarrera da. Urte dexentez, zintzo-zintzo,...