Cadaquesen bai eta Deustun ezin?
Orain dela hilabete batzuk, Cadaqueseko L´Estable jatetxean sartu zen gure elkartekide pare batek honako kartarekin egin zuen topo:
Sorpresa aparta dudarik gabe. Non eta Gironako itsasertzean. Non eta zeozer jateko erabat gomendagarria den lekuan:
Eskumaldeko itsasertzean dago L´Estable
Deustun berriz, ohitura zaharrekin jarraituz, gutxi dira euskarari lekua egiten dioten komertzianteak. Batzuk badira, Errekaurti Saria jaso dutenak kasu, zorionez gero eta gehiago. Baina benetan txundigarria zaiguna Deusto Bizirik komertziante elkartearen euskararekiko jarrera da. Urte dexentez, zintzo-zintzo, Berbaizuren iradokizunei jaramonik egin gabe, karteltxo penagarri bat jarri izan dute Gabon garaian. Aurten bada, penagarri izateari utzi eta euskara desagerrazi egin dute Deustuko dendetan zabaldu duten kartelean.
2.011an sartu garenez, beste behin ere, Hamaika ikusi beharko???
Iruzkinak
Utzi iruzkina: