Kategoria: deusto_bizirik
Gabonak heldu eta urteak dira (gutxienez 6), kaleak Deusto Bizirik komertziante elkarteak argitzen dituela. Urteak dira komertzioa indartzeko ekintza bezala aurkezten duten argiztatze honetan parte hartu duten dendek afitxa iragarle bat itxasten dutela euren leiho eta ateetan. Urteak dira euskarari iseka egitetik euskara desagertaraztera igaro direla. Eta urteak dira horren gainean arreta jarri eta laguntzeko prestutasuna agertu arren, jaramonik egiten ez digutela. Horregatik, batzuk kontrakoa arautu arren, hain beharrezkoa da Kontsumitzaileen Eskubideen artean euskarari behar bezalako erre...
Orain dela hilabete batzuk, Cadaqueseko L´Estable jatetxean sartu zen gure elkartekide pare batek honako kartarekin egin zuen topo:Sorpresa aparta dudarik gabe. Non eta Gironako itsasertzean. Non eta zeozer jateko erabat gomendagarria den lekuan: Eskumaldeko itsasertzean dago L´EstableDeustun berriz, ohitura zaharrekin jarraituz, gutxi dira euskarari lekua egiten dioten komertzianteak. Batzuk badira, Errekaurti Saria jaso dutenak kasu, zorionez gero eta gehiago. Baina benetan txundigarria zaiguna Deusto Bizirik komertziante elkartearen euskararekiko jarrera da. Urte dexentez, zintzo-zintzo,...
Euskara amablearen garai hauetan halakorik sinestea zaila badirudi ere, Deusto Bizirik komertziante elkarteari berriz ere "amabletasuna" ahaztu egin zaio, euskarari dagokionez behintzat. Bada laugarren urtea Deustun Gabonetako argiak jartzen dituztela (tomate argitsuz loratuz kaleak), bada laugarren urtea argiak babestu dituzten denden artean afitxa bat zabaltzen dutena eta bada laugarren urtea afitxa hortan "Establecimiento colaborador - Laguntzaile Establezimendua" jartzen dutena. &...
Zer dela eta diogu hori? Ba Deustuko merkatarien elkartea (Deusto Bizirik izen ponpoxoa duena) tradizioa sortzeko bidean dagoelako. Hirugarren urtez jarraian kaleak argiztatu (Madariaga eta Blas de Otero tomate dizdiratsuez josita ikustearen inguruko baloraziorik ez dago euskararen ikuspegitik, orain, ikuspegi estetikotik bai, eta gutxienez esan dezagun tomatefilia honek kontraesanak eta enpatxoak sortzen dituela deustuarrarengan) eta horren finantzaketan parte hartu duten dendek honako afitxa hau ezarri dute euren kristaleretan: "Ongi! Euskaraz beste behin ere!" esango...