NOIZKO AMABLE? TRADIZIONALISTAK DEUSTUN IV
1
Euskara amablearen garai hauetan halakorik sinestea zaila badirudi ere, Deusto Bizirik komertziante elkarteari berriz ere "amabletasuna" ahaztu egin zaio, euskarari dagokionez behintzat. Bada laugarren urtea Deustun Gabonetako argiak jartzen dituztela (tomate argitsuz loratuz kaleak), bada laugarren urtea argiak babestu dituzten denden artean afitxa bat zabaltzen dutena eta bada laugarren urtea afitxa hortan "Establecimiento colaborador - Laguntzaile Establezimendua" jartzen dutena.
Aurretik gure laguntza hainbat alditan eskaini diegu (oso amableki, ez zalantzarik izan) halako akatsik ("total, como nadie lo lee en vasco ni lo entiende, da igual, no?") berriro ez errepikatzeko. Baina antza ez gara amabletasunaren merezidun eta afitxaren diseinua aldatu eta berriztu arren, berdin du, hor darrai "Laguntzaile establezimendua" ditxosozko horrek.
Hau ere tradizio bihurtuko ote zaigu? Tomateak, argiak, opariak, Olentzero, Mari Domingi, sua, Gabon gauaren aurreko poteoa, aza, bildotsa, itsaskiak, Oilarraren meza, eguberrietakoa... eta orain beste hau? Tradizionalistak nonahi Deustun!
Lau doaz, ea zenbatgarrenera heltzen diren. Biribilko eta amabilitatea antza ez dira Deustura heltzen (zoritxarrez). Hori bai, guk beti bezain amableki esango diegu (Deusto Bizirik-i, Udalari) komertzio arloan euskara sustatzeko elkarlanerako prest gaudela. Nahi duten edo komeni zaien beste kontu bat da.
DEUSTUBARRI
DEUSTUBARRI 2008-12-31 11:55 #1
Kaixo Deustuar guztioi: Gabonzahar alai bat eta 2009 Urteberri
zoriontsuena opa dizuegu. Krisia krisi.
Gaitzerdi egoera latz honetatik zerbait ikasten badugu. Honaino
ekarri gaituztenek ez dute jarreraz aldatzeko asmorik eta.
Nola kalteak guk ordaintzen ditugun!
Garrantzitsuena gurea defendatzen ikastea da. Batu eta guztiona
defendatzea baino ez baita.
Arlo horretan, 2008a 2007a baino hobeto amaitzera goaz, norbait
garela erakutsi baitiogu gure buruari urtean zehar.
Eta zerbaiten beharra genuen!
Eutsi goiari! Gora bihotzak!
Utzi iruzkina: