Tradizionalistak Deustun

1

Zer dela eta diogu hori? Ba Deustuko merkatarien elkartea (Deusto Bizirik izen ponpoxoa duena) tradizioa sortzeko bidean dagoelako. Hirugarren urtez jarraian kaleak argiztatu (Madariaga eta Blas de Otero tomate dizdiratsuez josita ikustearen inguruko baloraziorik ez dago euskararen ikuspegitik, orain, ikuspegi estetikotik bai, eta gutxienez esan dezagun tomatefilia honek kontraesanak eta enpatxoak sortzen dituela deustuarrarengan) eta horren finantzaketan parte hartu duten dendek honako afitxa hau ezarri dute euren kristaleretan:

"Ongi! Euskaraz beste behin ere!" esango dugu balizko jarrera aldaketa izango zutelakoan edo. Baina berriz begiratu, eta "ez da posible, beste behin ere Laguntzaile establezimendua madarikatu hori!!!" Apropos egiten ote dute? Ikustezinak ote gara? Gure hitz, artikulu, eskaera eta guztiek ez ote dute oihartzunik Vivo Deusto-ko arduradunengan? Beraiengana zuzenean joan eta ahoz zein idatziz "mesedez, gutxienez oker dagoena zuzendu, pena ematen du" esateak ez die inolako sentsazio-erreakziorik sortzen?

Hau detaile bat besterik ez da, iraingarria, baina detaile bat. Badira gutxienez hiru eurengana hurbildu garen aldiak eta beraien komunikazio, kartel, ekitaldi, aldizkari eta halakoetan euskarari tarte egiteko eskaera egin dizkiegunak. Euskararen aldeko plangintza orokor bati ekiteko ordua dela esan diegu, Udala inplikatu behar dugula esan diegu. Beti ixiltasuna erantzun. Berriz ere joango gara eta berriz ere hitz onez egingo diegu eskaintza, gure laguntza eskainiko diegu poliki-poliki (berehala izutzen da hemen jendea) Deustuko merkatarien elkarteak euskararen aldeko jarrerak har ditzan.

Bilboko Udalak Biribilko aurkeztu zuen udazkenean. Ona da gaiari Udalak heltzea, bera da betebeharra eta baliabideak dituena. Orain, euren egitasmoan fase esperimentalerako (oraindik?) aukeratu dituzten distritoen artean Deustu aipatu ere ez dute egiten, eta guk ez dugu onartzen gutxienez hurrengo lau-bost urtean hemen Udalak inolako interbentziorik ez izatea. Gure eskaria ez da asmakizun bat, badago merkatari euskaldun ugari (gure 30 "hemen berbaizu" pegatinak lekuko) eta badago bezero euskaldun ugari. Badago nondik hasi. Eta euskaldunok eskatu egiten dugu. Ez dugu gehiago "harritu/haserre bezeroa"-rena egin nahi.

boikota

boikota 2008-01-08 16:49 #1

lehenego lepotik burua hauek!!!<br><br><br>


Utzi iruzkina: