Zer dela eta diogu hori? Ba Deustuko merkatarien elkartea (Deusto Bizirik izen ponpoxoa duena) tradizioa sortzeko bidean dagoelako. Hirugarren urtez jarraian kaleak argiztatu (Madariaga eta Blas de Otero tomate dizdiratsuez josita ikustearen inguruko baloraziorik ez dago euskararen ikuspegitik, orain, ikuspegi estetikotik bai, eta gutxienez esan dezagun tomatefilia honek kontraesanak eta enpatxoak sortzen dituela deustuarrarengan) eta horren finantzaketan parte hartu duten dendek honako afitxa hau ezarri dute euren kristaleretan: "Ongi! Euskaraz beste behin ere!" esango...