Deustualdeko Gazteak Urtxintxa ikastaroan

Aurten Txantxikun eta Gazte Alain dauden zenbait begirale Deustun bertan hasi gara begirale formazio bat jasotzen. Denak ezagutzen ginen aurretik gutxi gorabehera, gure arteko giro ezinobea, dinamiko eta parteartzailea sustatu duena lehendabiziko momentutik.

Momenturarte egin ditugun blokeen metodologia, oso era praktikoan izan da, nahiz eta teoria bebai egon. Barreak izan dira uneoro eta oso ondo pasatzen dugu.

Edukinak baliagarriak izan zaizkigu momentuan burutzen ari garen gure aisialdi taldeko ekintzetarako, aire fresko berri bat ekarri du oso positiboki motibatu dituena umeak.

Talde moduan osotzen hasi ginen Tertangan egindako lehengo blokean. Han urtxintxaren dinamika ezagutzen hasi eta jolas, azalpen eta eztabaiden artean aurrera egin dugu Deustualdeko gazteak eta taldeko koordinatzailea (Ainhoa).

urtxintxa_deustu

Zapatu honetan berriro elkartuko gara, baina bloke amaieran saritxo batekin... afaria eta farra! 


Utzi iruzkina: