Ur Apalategi Irakurlearen Txokoan
Aurtengo lehenengo Irakurle txokoaren solasaldia izan dugu otsailaren batean eta gomitea UR APALATEGIri egin genion "Fikziozko izterrak" ipuin bildumaz aritzeko asmoz.
Interesgarria oso, bai liburua eta noski egilea bera ere. Oso aberatsa den idazlea dugu Apalategi, literarioki jakina.
Auñamendi mendien magalean, euskal lurraldeetatik gertu, dagoen Pabeko Unibertsitatean literatura ikertzaile moduan du lana eta gai honen gainean duen trebezia luzea eta zabala argi geratu zen, laburra baino laburragoa egin zitzaigun ordu bat eta erdian.
Sorpresatxo batekin etorri zen Deustualdera ere: liburuan agertu ez, baina ederra baino ederragoa den ipuina kontatu zigunean. Eskerrik asko Ur.
Poeta, eleberrigilea, saiakeragilea, ipuingilea, ikertzailea, azken finean idazlea, dugu Ur.
Gozatu egin genuen berak emandako, liburua gauzatzeko, beharrezkoak diren arkitekturaren pautak.
Liburuaren izenburuan agertzen denez fikzioa da haria nagusia, baina haratago joan nahi zuen: fikzio konpartitua lortzeko asmoa baizen egilearen helburua eta lana osatzen dituzten zazpi ipuinetan hori da nabarmena. Hori eta idazlea-irakurle binomioaren artean nolabaiteko lotura present dago obra honetan.
Gaiak bi dira nabarmenki: Idazmena eta argitaratzeko gogoak alde batetik eta maitasun-sexu-adiskidetasuna bestetik.
Hurrengoa noiz? Laister izango delakoan, adiorik ez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: