Uda bukatu aurretik ikasturteko azken Irakurlearen Txokoa burutuko dugu maiatzaren 16an. Asteazkenez Xabier Artola etorriko zaigu "Argi-Itzalen Neurria" bere ipuin liburua aurkeztu eta gurekin bere opera primaren gainean solasean aritzera. Hemen Leire Zubeldiak Garan liburuaz argitaratutako kritika.Hitzordua Bidarte Auzo Etxean arratsaldeko 8tan. Ezin galdu!


uda honetan irakurtzeko... hemen irakurle txokoaren proposamena:                                AFRIKA EXPRESS - urtzi urrutikoetxea                    * irailean egingo dugu hitzordua, baina oraindik zehazteke


Aurtengo lehenengo Irakurle txokoaren solasaldia izan dugu otsailaren batean eta gomitea UR APALATEGIri egin genion "Fikziozko izterrak" ipuin bildumaz aritzeko asmoz. Interesgarria oso, bai liburua eta noski egilea bera ere. Oso aberatsa den idazlea dugu Apalategi, literarioki jakina. Auñamendi mendien magalean, euskal lurraldeetatik gertu, dagoen Pabeko Unibertsitatean literatura ikertzaile moduan du lana eta gai honen gainean duen trebezia luzea eta zabala argi geratu zen, laburra baino laburragoa egin zitzaigun ordu bat eta erdian. Sorpresatxo batekin etorri zen Deustualder...



BERTAN BEHERA geratu da, barkatu eragozpenak URRIAREN 6an, asteazkenaFar Westeko Euskal Herria, Asun Garikano20.00etan Bidarten


Pasadan ekainaren 2an Irakurlearen Txokoan 13-15 pertsona bildu ginen Fermin Etxegoienekin, bere Autokarabana eleberriaren gaineko tertuliatxoa zabalduz. Oso pertsona hurbila eta jatorra iruditu zitzaigun Fermin, eta fikzio istorio honen gaineko hainbat zalantza, desadostasun edota kritikak aski lasai komentatu ziren.



Pasadan urtarrilak 28 Irakurlearen Txokoan Edorta Jimenez izan genuen gonbidatu bere "Ispiluaren Kalteak" liburuarekin. Hona hemen argazki batzuk. "



"Zulo bat uretan", Iñigo Aranbarri. Urriaren 8an Deustun. (...) Nobela hau Imanol Arellano kazetariaren inguruan osatutako kontakizuna da, ia kasualitatez Itoizko herrian urtegia dela-eta egiten ari diren hobi hustuketen inguruan ikertzen ari den kazetariarena. Dena den, liburua horretara mugatzea aski injustua da, kontakizun honetan hamaika istorio gurutzatzen baitira, zeinak sarritan elkarren artean lotura agerikorik ez baitute. Aranbarrik bat egiten du Koldo Izagirrek maiz aipatu izan dituen ideiekin. Irakurlea ez inozotzat hartzea, gehiegizko esplikazioak baztertzea (ikus, esaterako, pe...


Maiatzaren 7an, irakurlearen txokoan, Lutxo Egia izango dugu gure artean bere "Zubigilea" lanarekin. Liburuaren inguruko solasaldia iluntzeko 20:00etan izango da Bidarte Auzo Etxean.



Azken iruzkinak