Aurtengo lehenengo Irakurle txokoaren solasaldia izan dugu otsailaren batean eta gomitea UR APALATEGIri egin genion "Fikziozko izterrak" ipuin bildumaz aritzeko asmoz. Interesgarria oso, bai liburua eta noski egilea bera ere. Oso aberatsa den idazlea dugu Apalategi, literarioki jakina. AuƱamendi mendien magalean, euskal lurraldeetatik gertu, dagoen Pabeko Unibertsitatean literatura ikertzaile moduan du lana eta gai honen gainean duen trebezia luzea eta zabala argi geratu zen, laburra baino laburragoa egin zitzaigun ordu bat eta erdian. Sorpresatxo batekin etorri zen Deustualder...