deustu-sentimendu-baten-jatorria-bideoa

Bideoak, Deustuko elizaurre zaharraren historia eta Bilborekin bat egin ondoren izan duen bilakaera kontatzen ditu. Arreta berezia jartzen da bertako auzoen garapenean: Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda, Deustuko Erribera, Arangoiti eta Deustuko San Pedro.

Ikerlariek, baina baita barruti horretako pertsona anonimoek, euren testimonioa eta  bertako historiaren gainean duten ezagupena eman dute, lehen udalerri izan zen eta gaur egun gure hiriko auzo ezagunenetakoa denaren historia aztertzen duen lan hau burutzeko.

Deustu Sentimentu baten Jatorria

25 minutuko iraupena duen bideoa, DATAK:

-Astelehenean, otsailaren 14an aurkeztuko da Deustuko Erriberako Zwap pabilioian (Iturriko Kalexka, 42), arratsaldeko 20:00etan.

-15ean, Arangoitiko Udaltegian emango da eta hurrengo egunean 16an, San Inazioko Udaltegian, bi kasuetan ere bi emanalditan, arratsaldeko 19:15etan eta 20:00etan.

- Azken emanaldia ostegunean, 17an izango da, Deustuko Udaltegietan, hiru saiotan, 18:30etan, 19:15etan eta 20:00etan.


Utzi iruzkina: