Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Bordatxo Jatetxeari eta Sabin Bitxidendari lekukoa hartuta, Mediterraneo Itsasoa kalean kokaturiko Remen Okindegiari eman dio Berbaizuk III. Errekaurti Saria. Remen gustora sariarekinErrekaurti saria Berbaizuk Komertzio arloan euskara sustatzeagatik banatzen duen saria da, eta aurten Remen Okindegiari banatzea erabaki du inguruan euskara erabiltzeko aukera ematen duen komertzio bakanetakoa izateaz gain, "hemen berbaizu" eranskina aspalditik jarrita duelako, bertan sartzen diren bezero guztiei euskaraz lasai egin dezaketela jakinaraziz.Gure elkarteko kidea saria banatzen.Hortaz gain, Remen...


Gabon hauetan Berbaizu Euskara Elkarteak oroigarri gisa Erriberako sirgeren postala landu du, XIX.mende bukaeran emakume - gremio honen (munduan bakarra izan zenak) oroimena gurera ekarri nahian. Gogora ekarri nahi izan dugu Deustuibarrako irudi hauxe eta zeharka gabon onenak opatzeaz gain  (beti ere gure ukitu ttikiarekin), elkarteko bazkideei oparitxo xume bat eskaini postal bidez. Nola ez, gainontzekoak ere eskuratu dezakezue 0,50zentimoren truke lokalean. Horrez gain, gure elkarteak betetako 10. urteurrenari agur esaten diogu, euskararen aldeko lanean beste horrenbeste betetzea g...


Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak azken bi urteotako Mikroipun Lehiaketan jasotako ipuinen 500 bilduma kaleratu ditu.  Lehiaketetako irabazleez gain, guztira Deustuko Ikastola, San Inazio BHI, Intxixu, Deusto eskola, Ibarrekolanda eta San Inazio LHI  zentroetako 78 ikaslek idatzitako beste hainbeste mikroipuin biltzen ditu bildumak. Berbaizuk eskura ditu ale batzuk, beraz, inork bat eskuratu nahi baldin badu pasa lokaletik. Lehenengo hamarrei alea doan, (hurrengoak euro batean). Berbaizukideen artean , gurekin kontaktuan jartzen diren lehene...


Zierbanara joan ginen ume zein begirale gehienak azaroaren azkenego asteburuan, 50 bat. Aterpetxea ondo egin zen: frontoia, berdegunea, sukalde handia… Eguraldiak asko lagundu ez zuen arren, jolas bikainekin aurrera atera ginen, hala nola, itsua-mutua, musu plakajea, dortokaren jolasa, beldur gaua… TXANTXIKU!


berbaizu euskara elkartean eskura dituzu bi produktu gabonetarako, aukera ezinhobea!                              Txema Luzuriagaren 2.liburua                                             BAZKIDEAK 10€       ...


    euskararen eguna 2010, irabazleak eta aipamen bereziak deustualdeko euskararen unibertsoan                                                                                  &...


Abenduaren 3an Bilbon tailerrak, puzgarriak, kantugirak... denetarik izango dugu EUSKARAREN EGUNEAN!Jantzi eta erabili lelopean ume, gazte zein helduentzako jarduerak plaza berrian 17.00etatik aurrera.


Ikasturte hasieran  lanean hasi ginen Deustualdean eta ziztu bizian pasatu zaizkigu hilabeteak, konturatu barik astebete baino ez zaigu falta EUSKARAREN EGUNA ospatzeko. Hala ere, esan dezakegu Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak urte osoan zehar ospatzen duela egun hau.Urtez urte lau lehiaketa martxan jartzen ditugu zentroetako ikasleen partaidetzarekin (6.mailatik hasita batxilergorarte): pegatina lehiaketa,                            &...


Aurreko ostiralean Bidarten bildu ginen elkartearen urteko ibilbidearen inguruan elkarrekin apur bat aritzeko. Horrez gain, gure hizkuntza praktiketaz eta Deustu, Bilbo eta EHko errealitateetaz ere aritu ginen solasean. Baina dena hitz egitea ez denez, ahalik eta laisterren argiak amatatu eta Zanpa Zanpa elkartera jaitsi ginen solasaldiari platerei begira segida emateko prest. Behin asetuta, handik atera eta kantarienek Ramon y Cajaleko karaokerik famatuenean bukatu omen zuten gaua...  Gure mintegiko kaltetuak. Argazki sorta osoa gure flickr profilean. Bide batez, facebook profi...


Deustuko Kantugintzak urtero lez Santa Zezilia egunez kalera aterako ditu ahotsak. Eurekin kantatu nahi duenak 20:00etan Bidarten du irteera lekua. Bitartean, besteren bat berriki euskaratutako  Farenheit 451 eleberriaren 1.966ko filma ikusten egongo da udaltegiko pantailari begira. 19:30tan, Jatorrizko Bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. Azkenik, bihar luxu ederra dugu deustuarrok. Zer eta Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio Deustuko argazkiei kantari. Aukera aparta. Ezin galdu, 19:00tan Bidarten.