Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.


Apuntatu lokalean edo berbaizu@euskalnet.net helbidean


Inauteriak pasa dirata zer nolako penagiro ona, jende pilahori izan da onenaMüllerrenean egin genun ezkontza ederrenabertso-bazkaria etamozorro desfileakolorez bete dituguguk Deustuko kaleaketa danatan pozgarrientzun dala euskera ! !Gainera, Txantxikuk mozorro desfileko "karroza saria" irabazi zuen. ZORIONAK TXANTXIKU!!Besterik gabe, asteburu honetako argazkiak ikusi nahi izanez gero, hemen,  hemen eta facebook-ean ikusgarri.Ondo izan eta pilak kargatu gutxi barru jaiak datoz eta!


Hona lehengo egunean Berria egunkarian irakurri ahal izan genuen eskutitza:Udal bandaloakNerea Etxaniz.Bilbo.Polita geratu zen. Mural koloretsuan Erribera auzo euskalduna dotore ikus genezakeen, auzokideoi zein bisitariei auzo sarreran ongietorria ematen. Ederra izan zen, halaber, Euskararen Egunean umeak eta ez hain umeak festa giroan baina buru-belarri ikustea, ahalik eta lan txukunena egin nahian. Harro geunden, bai, harik eta urtarrilaren hogeian Bilboko garbiketa brigadak auzoan sartu eta dena zuri-gris utzi zuten arte. Udal honek euskararen aldeko herri ekimenak babestu barik horrela ...


Neguko hotzari aurre egiteko modurik ederrena, osasuntsuena eta dibertigarriena gorputza dantzan jarriz berotzea da! Horregatik, Berbaizuk laster DANTZA AFRIKAR IKASTAROA eskainiko du Ainhoa Unzalurekin. Gainera, musikaria izango da egunero zuzenean Burkina Fassoko Adamo Gindo, hain zuzen ere. Lau asteetan zehar dantza afrikarrak ikasteko aukera izango duzu, asteartero (19,30etatik 21,00etara) otsailak 21etik martxoaren 12ra bitartean. Berbaizukide eta langabetuentzat 15 eurotako prezioa izango du ikastaroak eta besteentzat 25.Izena emateko idatzi berbaizu@euskalnet.net helbide elektro...


Futbolin liga ospatuko dugu laster Müllerenean. Bikoteka izena ematen joan zaitezke. Esan bezala ligatxoa izango da eta Deustuko jaietan, martxoan izango du bukaera.Izena eman nahi baduzu otsailaren 12.a baino lehenago egin ezazu.  (berbaizu@euskalnet.net)Saria paregabea, gainera! Futbolinean izerdiarekin galdutako kaloriak berreskuratzeko, Casa Vasca jatetxean bi lagunentzako bazkari ederra.On egin eta anima zaitez.


Gabonak heldu eta urteak dira (gutxienez 6), kaleak Deusto Bizirik komertziante elkarteak argitzen dituela. Urteak dira komertzioa indartzeko ekintza bezala aurkezten duten argiztatze honetan parte hartu duten dendek afitxa iragarle bat itxasten dutela euren leiho eta ateetan. Urteak dira euskarari iseka egitetik euskara desagertaraztera igaro direla. Eta urteak dira horren gainean arreta jarri eta laguntzeko prestutasuna agertu arren, jaramonik egiten ez digutela. Horregatik, batzuk kontrakoa arautu arren, hain beharrezkoa da Kontsumitzaileen Eskubideen artean euskarari behar bezalako erre...


Irakurlearen txokoak badauka 2012 urte honetarako lehenengo zita. Otsailaren lehenengoan, asteazkenarekin, Aingeru Epaltza izango da "Mailuaren odola" liburuaz berba egiten.Mailuaren Odola eleberri historikoa da. "Erresuma eta fedea" izeneko trilogiaren lehen liburua da. Nafarroako erresumako konkistaren osteko garaietan dago giroturik. Urte honetako irakurlearen txokoaren lehenengo zitara datozenen artean, liburu zozketa berezia izango da.


Abenduan ospatu genuen euskararen egunaren gaineko erreportaje ederra egin zigun Hamaika Telebistak. Egin klik hemen erreportajea ikusteko.


Tomas deuna ospatzen da gaur Euskal Herriko leku ezberdinetan. Gertuen dugu guk Bilbo. Deusturrak hara joan ohi gara azokan bisita egin, zerbait jan, edan... eta, noski, kantuan aritzera. Deustuko kantugintza txokoak gaurkoan ere zita egin du elkarrekin abesteko. Arratsaldeko zortziretan da hitz ordua Kalderapeko aurrean.Bestetik, larunbatean geure herrian bertan kalez-kale abesten joateko eguna da. Izan ere, Olentzero eta Mari Domingirekin urteroko kantaldia egingo baitugu. Arratsaldeko bost eta erdietatik Done Petri plazatik abiaututa, Deustuko kaleak alaituko ditugu kantuan. Animatu zait...