Kantatzeko garaia
Tomas deuna ospatzen da gaur Euskal Herriko leku ezberdinetan. Gertuen dugu guk Bilbo. Deusturrak hara joan ohi gara azokan bisita egin, zerbait jan, edan... eta, noski, kantuan aritzera. Deustuko kantugintza txokoak gaurkoan ere zita egin du elkarrekin abesteko. Arratsaldeko zortziretan da hitz ordua Kalderapeko aurrean.
Bestetik, larunbatean geure herrian bertan kalez-kale abesten joateko eguna da. Izan ere, Olentzero eta Mari Domingirekin urteroko kantaldia egingo baitugu. Arratsaldeko bost eta erdietatik Done Petri plazatik abiaututa, Deustuko kaleak alaituko ditugu kantuan.
Animatu zaiteztete eta gurekin kantuan egin. Abestiak dioen bezala... "Kantatzen ez duenak, zorionik ez du!"
Iruzkinak
Utzi iruzkina: