Azken asteotan Athletiken harira Peña Deustok izandako oihartzun mediatiko masiboaren ondoren, ezin uko egin deustuarrek Bukaresten ateratako argazkiak eta peripeziak biltzeari.Jasotzen goazen heinean gure flickrreko karpetan eskegiko ditugu." title="Eta datorren ostiralean.. finala Müllerenean giro onean eta pantaila handian!!
XAHATOA BESOPEAN, IBILI MUNDUAN Gaurkoa da, zalantzarik ez, inork idatzi nahi ez zukeen kronika. Nik ere bestelakoa izatea nahiago nuke: Kopa besopean ekarri genuela, behintzat, esan nahi nukeelako. Dena dela, eta titulua besteek irabazi bazuten ere, Errumanian egon ginen deustuar oro primeran egon ginela esan beharra dago: ez dago parranda baino gogokoago dugun beste ezer; xahatoa gainean, ibili munduan. Deustuar nahikotxo Bukaresteko Europa Leagueko Finalean egoteko joan ginenok. Batzuk autobusez joan ziren (auskalo noiz bueltatuko diren) eta beste batzuk, gehienak agian, he...
Egun ederra ospatu genuen aurreko larunbatean Ibarrekolandako institutuan, bai horixe! Euria ez zen oztopo izan eta urteurrenak merezi bezala igaro genuen eguna, primeran! Begiraleak zein atzetik datozenak ikusita,Txantxikuk beste horrenbeste urte beteko dituela ez dago batere zalantzarik!!! Sakatu hemen eta ikusi eguneko argazkiak.
Hiru egun baino ez dira falta Txantxikuren Urteurren Jairako. Aurten hamar urte beteko ditu gure aisialdi taldeak eta hori behar bezala ospatu behar dugu. Ibarrekolandako institutoa euskaltzaleon topaleku izango da hurrengo zapatuan, Apirilaren 28an. Ume, guraso, gazte, Txantxiku ohi, begirale, eta deustualdeko euskaldunak biltzeko asmoa dugu. Bazkarirako tiketak salgai ditugu bulegoan 10 eurotan. Zatoz lehen bait lehen zurea erostera!!!
Uda bukatu aurretik ikasturteko azken Irakurlearen Txokoa burutuko dugu maiatzaren 16an. Asteazkenez Xabier Artola etorriko zaigu "Argi-Itzalen Neurria" bere ipuin liburua aurkeztu eta gurekin bere opera primaren gainean solasean aritzera. Hemen Leire Zubeldiak Garan liburuaz argitaratutako kritika.Hitzordua Bidarte Auzo Etxean arratsaldeko 8tan. Ezin galdu!
Txantxikukoak buru belarri dabilz haien hamargarren urteurren jaia prestatzen. Ibarrekolandako institutoan ospatuko dugu , eta goizetik iluntzera hainbat ekintza prestatu dituzte. Bazkarirako boletoak dagoeneko salgai ditugu bulegoan (Ramon y Cajal 42). Zatoz zurea hartzera!!!!!!" title="
Hemen sakatuta ikusgai!Bertso Saio jendetsua Euskalduna zubipeanLehenengo asteburukoez gain, Euskaldunapeko Bertso Saio mundiala, Tomate Txapelketa, Kuadrilak, Batukada, Mullerenean jokatutako Futbolin Txapelketako finala, Tomatearen erreketa, Parrilada, Banderaren jaitsiera... datorren urtean berriz gozatu arte, argazkiak ikusi beharko! Koadrilak Tomate Txapelketan
Aurreko ikastaroan jendea gehiagorako gosez geratu zenez, atzo ekin zioten berriz ere Dantza Afrikarren ikastaroko bigarren zatiari. Aurrekoan bezala, lau asteartez izango da, arratsaldeko 19:30tan San Inazioko merkatuan. Atzokoa galdu arren, oraindik gogoz dagoenik badago deitu (94-4471042) edo idatzi ( berbaizu@euskalnet.net ) lokalera!!! Honatx ikastaroetan zuzenean jotzen duen Adama Guindok Burkina Fasson ateratako bideo euskalafrikar bat: " title="">
Deustuko Gazte Asanbladarekin batera antolatu ditugun Badakigu...baina gutxitan egiten dugu jardunaldien harira, Hamaika Telebistan egindako erreportai interesgarria hemen denon eskura. Eskerrik asko Hamaikari Mullereneara etorri eta hain gauza txukuna egiteagatik! " title="">
Ziurrenik inoiz izan den bajada jendetsuena bizi izan genuen aurreko ostiralean....musika, mozorroak, giro ezinhobea. Larunbateko paella lehiaketan Pare irabazle, eta Berbaizuk bigarren saria konpartitu zuen beste hainbat taldekin batera....Igandeko emakumeen aurreskuan ere izan ginen....jaiak hasi baino ez dira egin!!!! Hemen sakatuta argazki gehiago.
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.