Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Badira hilabeteak Berbalagun egitasmoa berriz ere martxan jarri genuenetik Deustun. Gorabeherak izan dira, batzuk agertu, besteak desagertu, baina gaur egun 5 talde finko dabiltza dinamika iraunkorrarekin biltzen, eta haietako bat blogera hurbiltzea pentsatu dugu. Honako taldean Tamara, Esti, Shere, Gorka, Olvido eta Iñaki ari dira asteroko hitzorduetara agertzen, ordubeteko solasari loturik ostegunero. "Ostegunero biltzen gara taberna berean eta eguraldi ona egitekotan paseotxo bat ematen dugu Deustutik" diosku Iñakik, taldeko euskaldun osoaren funtzioa betetzen duenak. Orain dela ur...


Bada hilabete Korrika joan zitzaigula, eta harekin baita nahibeste emozio, lasterketa, neke, barre, izerdi, oihu, kantu, argazki... Korrika 2.0tik kanpo ibili da gure bloga, baina hona egun hartako argazki bat: Deustuko bandera kaleetan ikusteko aukera bakanetakoa Korrika guretik pasatzen denetakoa. Gutxienez, Camille Larran ikustea bezain zaila den gertaera! Deustuko hainbat argazki Korrikaren orrian bertan daude eskegita.


Biharko egunez, apirilak 18, arratsaldeko 19:30tan Four Friends musika taldea  izango dugu Sarrikon. Deustun sortutakoa dugu Four Friends, eta euren webgunean diotenez, swinga eta jazza jorratzen dituzte nagusiki, bluesa, bossa, funka, rockabillya edo popa baztertu gabe. Sarrera librea fakultateko areto nagusian, EHUko Kultur Zirkuitoen eskutik gure elkartearekin elkarlanean.


Denbora tarte bat pasa den arren, ezin dugu negua pasatzen utzi sagardotegira egindako irteeran jandako txuleteei omenaldia egin gabe. Guztiak oroitzeko, hemen haietako baten azken argazkia: Mahatserriko eta Getxoko berbalagunekin batera joan ginenez, eta guk baino fundamentu gehiago dutenez, despistatuenek hemen dituzte haien kronika eta argazki bildumak, baita bertso sorta polita ere. Gure aldetik agurrik beroena eta hunkituena guk jandako txuleta guztiei.


Pasa dira jaiak eta balorazioak egin baino, hobe argazki gutxi batzurekin pasatakoak gogoratzea. Lehenik eta behin hementxe lehen larunbateko paella txapelketako herri bazkaria. Giro aparta, jende asko eta sabelak beterik. Dudarik ez, gure paella izan zen guztietan onena nahiz eta epaileek ez onartu. Bazkalostean, jandakoa jaisteko, dantzarako aukera gogoangarria erritmo eta monitore xelebreekin. Lehen asteburua jendez lepo eta ezustekorik gabe pasa eta zurrunbiloa agertu zen igande gauez. Gure txosna gaixoak justu-justu iraun zuen zutik ibaizabaleko haize-boladen eraso...


Ostiralean hasten dira aurtengo jaiak, eta jada gogotsu gaudenez, gogora ekarri nahi ditugu Berbaizuk Deustuko Jai Batzordearen egitarauan antolatuko dituen ekitaldiak: Martxoak 22an, osteguna, film laburren emanaldia Bidarte auzo etxean. Bi saio egingo dira, eguerdiko 12:00etan eta arratseko 20:00etan. Martxoak 23an, ostirala, Kantuzaleen Txokoko kideekin batera Kantubira. Bordatxo tabernatik hasita, arratseko 20:00etan. Deustuko Jai Batzordeak antolatutako egitarautik, hona lehenengo asteburuan ezin galtzekoak izango diren batzuk: Martxoak 16, os...


Honako argazki hauetan ikusi daitekeenez, aurten ere Deustuko Inauteri apartak izan ditugu. Asteburu osoko jaiak izanik, larunbatean herri bazkaritik hasi eta gaueko dantzaldira arte egun osoa eman daiteke Donepetri plazatik Ramón y Cajalera, gero Blas de Oterora jaitsi eta suabe-suabe berriz frontoira heltzeko. Gauerdia heldu orduko, eta eguraldi epelak lagunduta, Jai Batzordeak jarritako txoznek jendetza bildu dute frontoiaren babesean, Deustua udalerri zeneko egunak une batez berbiziz. Ez da baina gauaren gorena heltzen, mozorroen sari banake...



                           Iaz hasitako bideari jarraituz, Deustuko ihauterietako ajeak ahazteko otsailaren 17 eta 18rako ipar eski ikastaroa antolatu dugu Belaguako gainetan. Ostiralean irtengo gara Deustutik eta Urzainkin hartuko dugu ostatu. Garaiz zaude oraindik izena emateko, otsailaren 7a baino lehen jakinarazi behar baitiogu Ipar Eski eskolari zenbat lagun goazen. Datu gehiagorako bidaliguzu mezua edo deitu 94-4471042ra. 


Batzuetan bitxikeriak topatzen ditugu kaleetan. Nork ez du ikusi "erre hauzi da - se puede fumar" edo "saldan dau - hay caldo" bezalako esaldi ederrik tabernaren baten. Askotan eskertu ere egiten da, bere txikian hizkuntzarekiko hurbiltasun nahia eta abegikortasuna agertzen dituelako euskara guztiz arrotz zaion herrikideak. Beste batzuetan aldiz begiei ezin eutsirik gelditzen gara, ernegatzera heldu gabe baina koloreak aurpegira datozkigula.                    Gorritze hori gainer...