Korrika Deustun
Bada hilabete Korrika joan zitzaigula, eta harekin baita nahibeste emozio, lasterketa, neke, barre, izerdi, oihu, kantu, argazki... Korrika 2.0tik kanpo ibili da gure bloga, baina hona egun hartako argazki bat: Deustuko bandera kaleetan ikusteko aukera bakanetakoa Korrika guretik pasatzen denetakoa. Gutxienez, Camille Larran ikustea bezain zaila den gertaera!
Deustuko hainbat argazki Korrikaren orrian bertan daude eskegita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: