Deustuko Inauteriak 2.007
Honako argazki hauetan ikusi daitekeenez, aurten ere Deustuko Inauteri apartak izan ditugu. Asteburu osoko jaiak izanik, larunbatean herri bazkaritik hasi eta gaueko dantzaldira arte egun osoa eman daiteke Donepetri plazatik Ramón y Cajalera, gero Blas de Oterora jaitsi eta suabe-suabe berriz frontoira heltzeko. Gauerdia heldu orduko, eta eguraldi epelak lagunduta, Jai Batzordeak jarritako txoznek jendetza bildu dute frontoiaren babesean, Deustua udalerri zeneko egunak une batez berbiziz.
Ez da baina gauaren gorena heltzen, mozorroen sari banaketa eskenatokian gertatu arte. Aurten pare bat itsas lanperna buruhaundik irabazi dute mozorro onenaren saria merezimendu osoz. Gure "in-yoko" kasinoak aldiz, ez du inongo kontsolazio saririk eskuratu (zenbatgarrena eskuhutsik?). Beraz, arrakasta eskasak eraginda, ez dugu kasinodun argazkirik hemen aterako, ez baitugu merezi.
Saria eskuratu zein ez, argazkia merezi dutenak Txantxiku astialdi taldeko gaztetxoak dira, beti bezain zaratatsu agertu baiziren igande goizeko mozorro desfilean. Euskarak indarturiko haginetako pastaz birus zitalak akabatu zituzten eta ordainetan baita desfileko bigarren saria lortu ere. Fluor horrek beraien ahotan beste inorengan baino indar askoz biziagoa duela ez dugu zalantzan jartzen! Aurrera Txantxiku! Izan untsa!
Iruzkinak
fortuna jainkosa 2007-02-27 10:08 #1

Kronika zirraragarri bezain aparta honi, ezer gutxi gaineratu ahal zaio.

Hala ere, deustualdeko zurrumurroetan aditu ahal izan denez, Berbaizuren Ein Yoko kasinoari bigarren saria ematea ebatzi bazen ere, edabe magikoren batek eraginda edo,irabazleen zerrendak mutazio bat jaso omen zuen...

Eta txoritxo batek esan didanez, Berbaizuk ez ditu bere kasinoaren ateak itxi oraindik, eta laster apustu berriak egin ahal izango dira...

Egin kontu! Izan untsa!

Utzi iruzkina: