Kategoria: txantxiku
Aste Santu honetan Ernioko Artaunsolo aterpetxera joan gara lau gau igarotzera. Kriston paraje polita zen, mendiz inguratuta eta lasaitasun osoa zuena, baita igerileku txiki bat ere. Etxe guztia eta inguruko zonaldea guretzat genuenez gero, nahi adina ekintza burutu genituen: yinkanak, orientazio jokuak, aduana… Goiz batean motxila hartu eta Ernio mendirantz joan ginen, trikuharriak bisitatu eta bertan bazkaldu genuen.Azkeneko gauean, elegante gaua ospatu eta Artaunsoloko egonaldiari disko festa mundial batekin amaiera eman genion, IZUGARRIAAA!!!
Zierbanara joan ginen ume zein begirale gehienak azaroaren azkenego asteburuan, 50 bat. Aterpetxea ondo egin zen: frontoia, berdegunea, sukalde handia… Eguraldiak asko lagundu ez zuen arren, jolas bikainekin aurrera atera ginen, hala nola, itsua-mutua, musu plakajea, dortokaren jolasa, beldur gaua… TXANTXIKU!
Aurten Azedoko kanpina (Nafarroa) inoiz baino animatuago eta esukaldunago egon da...eta zergatik???? Txantxikukideak bertan egon garelako!Eguraldia primerakoa izan zen bertan bildu ginen 30 ume eta 10 begiraleentzat, eta ekintzak ere izugarriak izan ziren: mendi irteerak, beldur gaua, ur jolasak, malabareak, eta leku berriak ezagutzeko aukera egon zen. Pistina naturalak ere bisitatu genituen!Hippy, pirata, euskal eta herrialde egunari esker kultura ezberdinekin harremanetan jarri ginen. Horrekin lotuta hainbat tailer egin genituen: kamiseta-tintaketa, buztin tailerra, body painting... Umeak...
Karraspio hondartzan egin genuen surf ikastaroa Dzingua elkartearekin maiatzaren 23. Eguna nahiko ondo atera zen: eguraldi ona eta ume asko. Bi taldetan banatu ginen eta batzuk surf egin bitartean besteak bolley-ballean egon ziren eta ondoren aldaketa. Ikastaroan hainbat monitore zeuden gurekin eta zenbait joku egin ziren uretan. Ondo egon zen olaturik askorik egon ez arren eta horrez gain, danak moreno moreno!!
Aurten uztailaren 19tik 30era Berbaizu Euskara Elkartearen Txantxiku Astialdi Taldeak Acedo kanpinean (Nafarroa) egingo ditu udalekuak. Informazio bilera ekainaren 24an izango da arratsaldeko 19:00etan Bidarten.* kontaktua: txantxikunet@hotmail.com
Konturatu orduko bukatu zaizkigu 2.009ko jaiak! 10 egun izan dira, baina ziztu bizian joan zaizkigu. Denetik izan dugu gainera: paella txapelketa, tomate leihaketa, hotza, txosnak, jolasak, olinpiadak, play back-a, beroa, umeentzako tailerrak, hotza, kontzertuak, aurreskuak, zezen-suzkoak, eguzkia, dantzak...Hemen argazki gutxi batzuk.Ezin bukatu ere Solomo Gazta Asanblada zoriondu gabe. Koadrilen arteko Olinpiadetan jarritako kemena ez da nolanahikoa izan: horren adibide youtuben eskegita aurkitu dugun euren playbackaren bideoa. Gure playbacka baino hobea bai!
Beste behin ere, Charito Mucha Martxak irabazi zuen Paella Txapelketa. Beste behin ere, gure paellak ez zuen behar besteko onarpenik izan epaileen aldetik. Beste behin ere, Tomate Txapelketan jarrita ditugu gure itxaropenak.Hemen Charito "en este barrio de ricos..."-ekin hasitako alokuzio txalotua plazako mahaikideei luzatzen:Eta hemen paella txapelketako (besteren bat ere) argazki gehiago.Txantxikuk bere aldetik, Donepetri Plazan hainbat tailer egin zituen bazkaldu aurretik, eta baita euren paella propioa prestatu ere. Hemen beste argazki batzuk.Lau egun ditugu aurretik. Eta bihar 19...
Aurtengo Inauterietan Txantxikuko umeak igandeko desfilera Tanborradaz jantzita irten ziren eta baita saria irabazi ere!Zorionik beroenak Berbaizuren partetik!Hemen txantxikukideak plazako kioskoan saria jasotzen:Eta hemen sakatu ezkero argazki gehiago.Datorren urtean berriz irabazle TXANTXIKU!
Txantxiku Aisialdi Taldeak irteera antolatu du igande honetarako. Goizeko 9,30etan Donepetri (San Pedro) Plazatik abiatu eta arratsalderako buelta egitea da asmoa. Tontorreko ostatuan salda bero-beroa hartu eta gero, noski. Izena emateko hemen sakatu eta bete zuen datuak. Txantxiku arraunean aurtengo udalekuetan.
Urte osoan zehar bi arratsaldez umeekin egoteko konpromisoa hartuko duen jendea behar du Txantxiku Astialdi taldeak. Bi arratsalde baino ez lirateke izango ikasturte osoan zehar. Hortaz aparte, asteburuetan egun osoko irteeretara joateko ere jendea behar dugu. Animatu ezkero deitu Berbaizura (94 447 10 42) eta jarriko gara zurekin harremanetan.
Aurten gure txantxikuak Nafarroa aldean ibili dira, non eta Urrobi izeneko herrian udaz gozatzen. Inoiz baino hobeto moldatu dira gure umeak aurtengo udan jarri den jaima erraldoiarekin. Esperientzia polita eta errepikatzeko modukoa izan da hau. Bestalde, ezin ahaztu oraingo honetan gurasoen inplikazioa udalekuen muntaketa eta desmuntaketa lanei dagokionez. Gure eskerrik beroenak laguntzen ibili zareten guztioi. Txantxikuak bainu zoragarria hartzen.  ...
Txantxiku Astialdi Taldeak aurtengo udalekuak Urrobin (Nafarroa) egingo ditu, uztailaren 16tik 27ra bitartean. Seigarren urtea da udalekuak antolatzen direla. Guztira 34 ume bilduko dituzten udalekuek berrikuntza bat dakarte, izan ere, jaima erraldoia antolatzeko asmoa dute, kanpalekuko basea bihurtuko dena 15 egun hauetan zehar. Bai umeei eta baita eurekin doazen begiraleei egonaldirik onena opa diegu. Ondo pasa! Txantxikuko gazteak maiatzean Bermeora egindako irteeran.
Txantxiku Astialdi taldea Bermeon egon da Maiatzaren 11a eta 13a bitartean. Farora irteera eta ibilaldi txikiak egin dituzte herrian zehar. Horrez gain, karate saioa ere izan zuten azkenengo egunean. Hurrengo irteerara ni ere banoa!! Txantxikukide taldea irrifarrerik onenaz. ...
Honako argazki hauetan ikusi daitekeenez, aurten ere Deustuko Inauteri apartak izan ditugu. Asteburu osoko jaiak izanik, larunbatean herri bazkaritik hasi eta gaueko dantzaldira arte egun osoa eman daiteke Donepetri plazatik Ramón y Cajalera, gero Blas de Oterora jaitsi eta suabe-suabe berriz frontoira heltzeko. Gauerdia heldu orduko, eta eguraldi epelak lagunduta, Jai Batzordeak jarritako txoznek jendetza bildu dute frontoiaren babesean, Deustua udalerri zeneko egunak une batez berbiziz. Ez da baina gauaren gorena heltzen, mozorroen sari banake...
Txantxikukideak Adunara doazkigu bazterrak nahastera. Apirilaren 20tik 23ra dozenaka txantxikukumek lur hartuko du Tolosaldean begirale talde batek lagundurik. Antza, 35 inguru espero dira parajeetan. Ez dakiguna da espaziontzi eta guzti agertuko diren. Estralurtar, espaziontzi, espazioneska, espaziomutil edo dena delakoak han agertuta ere, guztiek batera primeran pasa dezatela besterik ez diegu opa!